Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Jesús Loza Aguirre Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, golf-zelaiei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.05.16
90
06:05

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00072Golf-zelaiei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:28)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (11:33)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (11:40)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (11:47)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (11:50)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:51)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:55)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (11:56)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (12:00)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (12:03)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:04)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura joango gara: "Mozioa,
Jesús Loza Aguirre Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak aurkeztua, golf-zelaiei buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Eta, proposamena egin duen taldearen txanda denez, Loza
jaunak dauka hitza.

LOZA AGUIRRE jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Legebiltzarkide jaun-andreok, esku-hartzea hasteko, duela
hamabost eguneko bilkuran egin nuen bezala, adieraziko dut
gure taldearen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan
aurrerantzean egingo diren golf-zelaiei buruzko arauketa
bat ezarri beharrari buruzko gogoeta bideratzea dela.

Gure ekimenak Arabako Errioxan, Labastidan eta Laguardian,
egitekoak ziren golf-zelaien inguruan sortutako arazo
zehatzetara biltzen zuen arreta, baina horrek ez du esan
nahi Autonomia Erkidegoko beste toki batzuetan ere, eta,
bereziki, Kantauri aldean, ezin direnik era horretako
arazoak sortu.

Ez ditut berriz aipatuko bi udalerrietan sortutako arazoak,
une honetan oraingoz konponduta daudenak Labastidaren
kasuan Lurralde Antolamendurako Batzordeak egindako
txostenaren ondorioz -eta esan behar da inolako zalantzarik
egin gabe babestu genuela- eta udalak berak hala erabakita
ustezko delituak ikusi zituelako Laguardiakoaren kasuan,
eta erabaki horrek ere gure babes osoa du.

Dena den, berriz ere adierazi behar dut kezkatuta gaudela;
izan ere, orduan esan genuen bezala, gehienek babestuko
balituzte, bai Labastidako golf-zelaia, Lurralde
Antolamendurako Batzordeak exijitutako aldaketak eginda,
bai ustez Laguardian geldiarazi dena, abian jarri ahal
izango lirateke. Eta egoera gehiegizkoa izatera irits
daiteke baldin eta bakarren batek Oionen beste golf-zelai
bat egitea pentsatuko balu. Izan ere, batzordearen
txostenetik ondorioztatzen da, egoitza-garapena ikusita,
guztiz posible dela.

Labastidako aurreko alkateak horregatik esaten du proiektua
txostenera egokitu behar dela eta eraiki egin behar dela;
izan ere, "posible bada, egin dezagun". Eta Laguardian ere
antzeko zerbait