Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren alorrean duen gizarte-politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.05.23
91
05:56

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00074Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren alorrean duen gizarte-politikari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:11)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (10:22)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (10:28)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (10:35)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (10:41)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (10:44)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Martínez Ona, Julian (EAB LT) (10:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:56)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:02)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (11:06)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (Eserlekutik) (11:07)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (11:08)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:11)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura joango gara: "Mozioa,
Arantza Quiroga Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren alorrean duen
gizarte-politikari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Quiroga
andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Legebiltzarkide jaun-andreok, maiatzaren 9ko osoko bilkuran
nire taldeak, talde popularrak interpelazio bat aurkeztu
zuen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari
galdetzeko ea zertan zen etxebizitzaren alorreko gizarte-
politika, eta adierazi genuen gizarte-politika kasu honetan
Eusko Jaurlaritzak gure Autonomia Erkidegoan etxebizitza
eskuratzeko zailtasun bereziak dituztenei etxebizitza
eskuratzea errazteko edo bermatzeko bultzatzen duen neurri-
multzoa dela. Eta, horretaz gainera, adierazi genuen,
gauzak nola dauden ikusita, etxebizitza eskuratzeko
zailtasunaren datua bakarrik kontuan hartuta ez legokeela
bereizketarik, etxebizitzaren eskatzaile gehienek
dituztela-eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunak.

Eta sailburuari zehatz-mehatz galdetu genion ea sailak ba
al duen benetako etxebizitza-politika soziala sustatzeko
asmorik, etxebizitza eskuratzeko zailtasun bereziak
dituzten pertsonei bidea errazteko. Eta, bigarrenez,
galdetu genion ea zein neurri hartzea pentsatzen zuen
gizarte-larrialdietarako laguntzen egungo egoera
saihesteko.

Nik egindako esku-hartzeetan egoeraren deskribapen
objektiboa egin nuen nire ikuspegitik; izan ere, Eusko
Jaurlaritzaren dokumentuetatik hartutako datuetan oinarritu
nuen, besteak beste, gizarte-zerbitzuen eskaerari buruzko
estatistiketan, zeinen arabera euskal herritarren % 8,5
pobrezian edo pobreziaren atarian bizi den. Era berean,
nabarmendu nuen 182.000 herritar oso baliabide gutxirekin
bizi direla eta 10.000 pobrezia larrian. Gure ustez
gizatalde horiek lehentasun osoa izan beharko lukete
Jaurlaritzarentzat, eta, batez ere, Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako