Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, laguntza sozialak ikuskatzeko zerbitzu publikoa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.05.23
91
05:56

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00535Laguntza sozialak ikuskatzeko zerbitzu publikoa sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (11:24)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (11:32)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (11:40)Bideoa ikusi

Auzmendi Munduate, Ane (EAB LT) (11:50)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (11:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:58)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (12:05)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (12:09)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (12:15)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (12:20)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:24)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, laguntza sozialak ikuskatzeko zerbitzu
publikoa sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen talderearen txanda denez, Quiroga
andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak 2007an Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako ekimen bat
eztabaidatu zuen, eta ekimen hartan Gizarte Bazterkeriaren
aurkako Legean eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legean
araututako laguntzak ikuskatzeko zerbitzu publikoa sortzea
proposatzen zuen.

Alde horretatik, eta 2007-2009 aldirako Gizarteratzeko
Planeko datuen arabera, oinarrizko errentari dagokionez
2002tik 2006ra bikoiztu egin da laguntzak hartzen
dituztenen kopurua, eta 2002tik 2006ra % 85,4 egin
du gora gastuak.

Gizarte-larrialdietarako laguntzei dagokienez, 2002 eta
2005 artean 65.000 etxe artatu dira, urtean batez beste
22.000, eta kostua guztira 78 milioi eurokoa izan da.

Ekimena ezetsi egin zuen Ganberaren gehiengoak, eta taldeek
ukatu egin zuten iruzur-egoerarik zegoenik, horixe izan zen
gehienen argumentua.

Duela urtebeteko eztabaidan Ezker Batuaren ordezkariak,
Bilbao andreak, adierazi zidan nire eskaera ez zegoela
azterketa batean edo ikerketa batean oinarrituta. Berez,
Bilkura Egunkaria eta nire esku-hartzearen edukia
irakurtzen baditugu, ikusiko dugu ez zidala entzun nahi
izan; izan ere, esku-hartze hartan esan nuen bi udalek,
Bilbokoak eta Gasteizkoak, alegia, bere kezka adierazi
zutela.

Gasteizkoaren kasuan azterketa bat egin zuten eta hainbat
iruzur-egoera hauteman zituzten, baina berehala moztu
zituzten eta horri esker baliabideak benetan baliabideen
beharra zutenenei helarazi zitzaizkien.

Eta Bilbokoari dagokionez -eta, gainera, halaxe esan nuen-
halaxe jasota zegoen Azkuna jaunak Bilboko Alkatetzarako
hautagai izateko aurkeztu zuen hauteskunde-programan:
adierazten zen