Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, eraikuntza arloak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen krisiari buruz
2008.06.06
94
03:49

Jatorrizko ekimenak

08\10\04\01\00186Eraikuntza arloak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen krisiari buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:49)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (12:58)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:08)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (13:13)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari. (13:19)

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntura joango gara, eta aipatu
seigarren puntua beste baterako utzita gelditzen dela.
Orduan, gai zerrendako bosgarrena: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina,
eraikuntza-arloak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen
krisiari buruz".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Eraikuntzaren sektorearen krisiaren inguruan, edo nahiago
baduzue, eraikuntzaren sektorearen gero eta moteltze
handiagoaren inguruan aurkeztu du interpelazio hau Euskal
Talde Popularrak. Dena dela, egunetik egunera ageriago
geratzen den egoera kezkagarria da, eta hainbat erakunde
nazional zein nazioartekoek emandako datu ezkorren jarioa
etengabea da.

Arazo honek bi alderdi ditu. Batetik, eraikuntzaren
sektorearen krisia edo gero eta handiagoa den moteltzea
dago, etxebizitza behar duten herritarrei zuzenean eragiten
diena, haiek baitira egoera honen ondorio zuzenak jasaten
dituztenak.

Beraz, gure Erkidegoan etxebizitza eskuratzeko lehen
genituen arazoei, sailburu jauna, zuk ondo dakizun bezala,
bereziki etxebizitza garestien eta eskaintza eskasaren
arazoa, eta eraginkortasunik erakusten ez duen Lurzoruaren
Legearen onarpena (hain zuzen ere, Ganbera honetan Alderdi
Popularrak iragarri zuen bezala), arazo guzti horiei orain
krisiaren ondorioak gehitu behar zaizkie.

Egun gure Erkidegoan etxebizitza bat erostea orain dela lau
urte baino zailagoa da, etxebizitzak orain dela lau urte
baino % 44,3 garestiagoak baitira. Baina orain dela lau
urte etxebizitza erosi zutenek hipotekari aurre egiteko
askoz ere arazo handiagoak dituzte, Euriborrari dagozkion
interes-tasak % 5,5eraino iristen baitira, orain dela lau
urtekoen bikoitza baino gehiago.

Eta finantza-entitateen likidezia arazoen ondorioz, gaur
egun hipoteka-mailegu bat eskuratzea orain dela lau urte
baino askoz ere zailagoa da. Hain zuzen ere, berriki
kaleratu dute, etxebizitza eskuratzeko