Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, gizarte-zerbitzuei buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.06.13
95
03:10

Jatorrizko ekimenak

08\09\02\02\00040Gizarte-zerbitzuei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (09:56)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (10:07)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (10:14)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:17)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (Eserlekutik) (10:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (10:25)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (10:30)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (10:34)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (Eserlekutik) (10:36)Bideoa ikusi

Testua

Bada, amaitu dugu lehenengo puntua eta gai-zerrendako
bigarrenera joango gara: "Euskal Sozialistak legebiltzar-
taldeak egindako lege proposamena, gizarte-zerbitzuei
buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin-betiko
ebazpena".

Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpidea eta, horrenbestez, irakurri barik eztabaidari
ekingo diogu zuzenean. Orduan, aldeko txandan zer taldek
hartuko dute parte? Bada, zuzenean Talde Sozialistaren
ordezkariak, Zabaleta andreak, dauka hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on, guztioi.

Euskal sozialistok gizarte-zerbitzuei buruzko lege-
proiektua ekarri dugu Ganberara. Eta lege-proiektua ekarri
dugu legebiltzar-talde guztion artean hartutako
konpromisoan ezarritako epea amaitu egin delako, data
zehatza jarri baitzuen: 2007ko martxoaren 31. Eta hiru
arrazoi nagusirengatik ekarri dugu: lehenengoa, emandako
hitza betetzeko; bigarrena, erantzukizunagatik; eta,
hirugarrena, eztabaida politiko hau sortzeko.

Emandako hitza betetzeko, hain zuzen ere, guztiz
ezinbestekoa delako Legebiltzar honen kemen demokratikoa
berreskuratzea adostutako akordioak, konpromisoak eta
emandako hitza betez. Askotan, gehiegitan esango nuke nik,
ez dira betetzen akordioak pertsonen bizitzan eragina duten
hainbat eta hainbat gaitan, besteak beste, gizarte-gaietan.

Orain dela egun batzuk agertu dira Legebiltzarraren aurrera
Gipuzkoako familia-topalekuen arduradunak. Jaurlaritzak
behin eta berriz esan izan du funtsezko zerbitzua dela;
jarduera-protokoloak izenpetzen ditu epaitegiekin,
Ertzaintzarekin, foru-aldundiekin; bere jarduera-esparrua
guztiz sentikorra da, jagoletza-eskubiderik ez duten
gurasoen bisita-erregimena gainbegiratzeaz eta babesteaz
arduratzen baita familiarentzat guztiz zailak diren
egoeretan. Arduradunen agerraldia SOS argia izan zen; izan
ere, lege-esparru lausoa dute Gobernuak ez duelako euren
jarduera arautzen eta ez daukatelako zerbitzuarekin aurrera
jarraitzeko baliabide