Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Haurren eta Nerabeen defendatzailearen izendapena berrestea
2008.06.13
95
03:10

Jatorrizko ekimenak

08\11\07\21\00001Haurren eta Nerabeen defendatzailearen izendatzea berrestea.

Izapideak

Izendapena berretsi da

Hizlariak

Botazioa. (10:37)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (10:39)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (10:41)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (10:45)Bideoa ikusi

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (Eserlekutik) (10:47)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (10:50)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua da: "Haurren eta Nerabeen
Defendatzailearen izendapena berrestea". Botazioa dagoenez,
deia egingo dut.

Bozeramaile Batzordean erabaki dugu bozketa elektronikoa
egingo dela eta horren ostean talde bakoitzak bost minutuko
txanda bat izango duela bere bozketaren azalpena egiteko,
nahi izanez gero.

Bozkatuko dugu Haurren eta Nerabeen Defendatzailearen
izendapena berreztea. Botazioari ekingo diogu. (Isilunea)

Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak,
72; aldekoak, 38; aurkakoak, 33; abstentzioak, 1.

LEHENDAKARIAK: Beraz, izendapen hori berrestua gelditzen
da.

Aipatutako moduan, taldeen txanda bat izango dugu, eta
Mistoa-Aralar taldearen ordezkariak, Ezenarro andreak,
dauka hitza.

EZENARRO EGURBIDE andreak: Eskerrik asko.

Labur esanda, gu abstenitu egiten gara bozketa honetan.
Batetik, esan nahi dut pertsonarekin berarekin ez dugula
inolako komentariorik egiteko, eta ez da pertsona bera
ontzat ematen ez genuelako...

LEHENDAKARIAK: Isiltasun apur bat... Barkatu, Ezenarro
andrea. Isilik egoteko eskatzen dizuet.

EZENARRO EGURBIDE andreak: ... baizik eta ez gaudelako ados
defentsoria hau izan behar duenik propio Gobernutik
dependitzen duen organo bat, baizik eta hor egokiagoa
ikusten genuen -bere garaian Arartekoak adierazi bezala-
Arartekoaren alboko bat sortzea adin txikikoen
defendatzaile gisa.

Horretarako, egia da legea aldatu beharko litzatekeela, eta
nik uste dut bide hori hartu beharko dela Legebiltzar
honetan, logikoena delako eta, gainera, estatuko beste
autonomia gehienetan behintzat horrela dago, eta horrek
ekidingo luke kontraesanean sartzea Arartekoak duen
konpetentziarekin.

Beraz, horregatik eman dugu abstentzioa, eta ez pertsona
bera kuestioan jartzen dugulako.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Ezenarro andrea.

Mesedez, isilik egon zaitezte... Hirugarrenez diotsuet
isilik egoteko, mesedez. Eskerrik asko.

Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldearen ordezkariak, Bilbao
andreak, dauka hitza.

BILBAO CUEVAS