Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruz eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Visesa (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA) sozietatearen promozioetan atzemandako akats larriak konpontzeko hartu behar dituen neurriei buruz
2008.06.13
95
03:10
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\04\01\00190Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruz eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Visesa (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA) sozietatearen promozioetan atzemandako akats larriak konpontzeko hartu behar dituen neurriei buruz

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:10)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (11:19)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:29)Bideoa ikusi

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila, sailburua (11:34)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura joango gara... Sí
advertirle al señor consejero, al señor Madrazo, por favor,
que esto por lo menos sea una excepción y no lo tomemos
como costumbre, porque no es el primer pleno en el que
tenemos que andar cambiando los puntos del orden del día.
Eskerrik asko.

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina,
Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruz eta Etxebizitza
eta Gizarte Gaietako Sailak Visesa (Euskadiko Etxebizitza
eta Lurra, EA) sozietatearen promozioetan atzemandako akats
larriak konpontzeko hartu behar dituen neurriei buruz".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Sailburu jauna, orain dela hainbat aste izan genuen
Gasteizko Salburua auzoan etxebizitza babestuen sustapen
batean etxebizitzak esleitu zitzaizkien herritar batzuek
egindako protesten berri. Herritar horiek salatzen zuten
etxebizitzetan hainbat gauza gaizki eginda zeudela, eta
gogoratuko dut sustapen publikoko etxebizitzak direla, kasu
honetan Visesarenak, zu buru zaituen Euskadiko Etxebizitza
eta Lurra EArenak.

Salaketetan adierazten zen sarraila batzuk puskatuta
daudela, hormak altxatuta, argiak matxuratuta, hezetasuna,
kanpoko eskailerak irristakorrak (bizilagunen bat erori ere
egin da)..., eta ke-irteerak gaizki eginda, besteak beste.

Egoera kezkagarria da eta gizarteari sentiarazten dio Eusko
Jaurlaritzak ez duela arduraz jokatzen, etxebizitzak ez
dituela kalitate-berme guztiekin eraikitzen, sustatzaile
pribatuei hala egiteko eskatzen badie ere (eskatu,
behintzat), behin baino gehiagotan entzun izan dizugun
bezala.

Zuk duela astebete azaldu zenuen osoko bilkura honen
aurrean zein izan zen etxebizitza babestuen prezioa
garestitzeko erabakia hartzera bultzatu zintuen arrazoi
nagusia. Esan zenuen aurrerantzean ezarriko diren
eraikuntza-irizpide edo -exijentziek hobetu egingo dutela
etxebizitza