Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, azterketa ginekologikoei buruz
2008.06.13
95
03:10

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00298Azterketa ginekologikoei buruz

Izapideak

Osasun sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:23)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:24)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (12:25)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntura joango gara:
"Galdera, Juana Iturmendi Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, azterketa
ginekologikoei buruz".

Zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Zure baimenarekin, eserlekutik.

Sailburu jauna, ginekologiako ze azterketa-programa
ezarriko da Euskadin Legebiltzarraren akordioa betez? Ze
proba sartuko dira azterketa ginekologiko horietan
(zitologia, VPHren testa, bien test bateratua...)? Ze
maiztasunekin egingo dira azterketa ginekologiko horiek eta
noiz ezarriko dira?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Sailburu jaunak dauka hitza.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Bakar-bakarrik falta
izan zaizu nori egingo zaizkion galdetzea, izen-deitura eta
guzti. Begira, Iturmendi andrea, badirudi ez dituzula
irakurtzen Legebiltzarrera igortzen dizkizugun erantzunak.
Hala dirudi; izan ere, erantzun horietan argi eta garbi
esaten dizugu zientzialarien gomendioen arabera baheketa-
programak edo minbizia goiz detektatzeko programak egin
behar direla. Nolanahi ere lau galderei erantzungo diet.

Lehenengoa, ez iezadazu galdetu noiz ezarriko diren.
Ezarrita daude. Horietako bi, bularreko minbizia
detektatzekoa eta umetoki-lepoko minbiziaren baheketa,
ezarrita daude.

Bigarren galderari dagokionez: bialdeko mamografia bi urtez
behin egiten da bularreko minbiziaren kasuan, zitologia
hiru urtez behin umetoki-lepoko minbiziaren kasuan.

Aldizkakotasuna: hiru urtez behin 25 urtetik 65 urtera
arteko emakumeei, eta 50 urtetik 70 urtera artekoei
bularreko minbiziaren kasuan.

Eta laugarrena... Badirudi zer egin behar dudan esaten ari
zarela. Gauzak nahi duzun bezala erabiltzen dituzu.
Programak badauzkagu. Eta ez Legebiltzarrak esaten duelako:
lehendik dauzkagu. Eta, gainera, Legebiltzarrak, gero
irakurriko dizut, ez zuen hori esan.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu jauna.

Iturmendi andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Sailburu jauna, ez iezazkidazu
gauzak