Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, eraikuntza arloak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen krisiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.06.19
96

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00075Eraikuntza arloak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi duen krisiari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:13)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (13:25)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (13:37)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (13:48)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (13:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:57)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (14:03)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (14:09)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (14:16)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (14:21)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntura joango gara: "Mozioa,
Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, eraikuntza arloak Euskal
Autonomia Erkidegoan bizi duen krisiari buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen ordezkariak, Quiroga
andreak, dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Joan den ekainaren 6an gure alderdiak, Talde Popularrak,
higiezinen sektorearen krisiaren inguruan, edo orduan esan
bezala, eraikuntzaren sektorea Euskal Autonomia Erkidegoan
jasaten ari den moteltzearen inguruan -zehazten dut, ez
baitut eztabaida semantikoek dagokigun arazoari heltzeko
oztoporik jartzerik nahi- aurkeztutako interpelazioa
laburbildu zen.

Egunetik egunera agerikoagoa den egoera kezkagarria bizi
dugula uste du Alderdi Popularrak. Nazio mailako eta
nazioarteko hainbat erakundek emandako datu ezkorren jarioa
etengabea da. Aste honetan bertan, esaterako, gure
herrialdean eraikuntzaren erritmoaren jaitsieraren (% 21
jaitsi da) eta berankortasunaren (% 1,1 igo da, azken
zortzi urteotako altuena da eta iazkoaren bikoitza) datuak
ezagutu ditugu.

Arazo honek dakartzan ondorioak bi alderditan nabarmentzen
direla esan genuen aurreko hitzaldian. Alde batetik, krisi
edo moteltze egoera honek zuzenean eragiten dien
pertsonengan ondorio ezkorra du, hain zuzen ere etxebizitza
behar duten pertsonengan. Haien zailtasunak areagotzen
dira, eta gure ustez, bereziki honek kezkatu behar gaitu.

Zentzu honetan, eta nire aurreko hitzaldian azpimarratu
nuenez, gaur egun gure erkidegoan etxebizitza bat erostea
duela lau urte baino zailagoa da, etxebizitzak orain lau
urte baino % 44,3 garestiagoak direlako. Baina, gainera,
orain dela lau urte etxebizitza erosi zutenek hipotekari
aurre egiteko zailtasun izugarriak dituzte, euriborrean
oinarritutako interes-tasak % 5,5era iritsi baitira,
orain dela lau urtekoen bikoitza baino gehiago. Eta gaur,
erakunde finantzarioen likideziaren larritasunen