Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Lege-proiektua, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.06.25
97
07:04

Jatorrizko ekimenak

08\09\01\00\00030Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzekoa

Izapideak

Onetsia legea

Hizlariak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (13:08)Bideoa ikusi

Aldeko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (13:21)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (13:24)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (13:27)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (13:31)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (13:37)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (13:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:43)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Erauskin Otegi, Miren Nekane (EAB LT) (13:44)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura. (13:47)

Testua

Laugarren puntuara joango gara: "Lege-proiektua, Gizarte
Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen
Agiriaren Legea aldatzeko. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Eta hasi aurretik, legearen aldaketa honen eztabaida
jarraitzeko gaur gure artean ditugun pentsiodunen,
jubilatuen eta alargunen ordezkari guztiak agurtu nahi
ditut. Ongi etorriak guztioi.

Jaurlaritzaren ordezkariak dauka hitza lege-proiektua
aurkezteko. Azkarragak jaunak dauka hitza.

Isilik egoteko eskatzen dizuet, arren. Eskerrik asko.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK (Azkarraga
Rodero): Presidente andrea, jaun-andreok, eguerdi on
guztioi.

Zuen aurrean agertzen naiz Gizarte Bazterkeriaren aurkako
Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzen
dituen lege-proiektua zuei aurkezteko. Lege-proiektu hori
Gobernu Kontseiluak onetsi zuen pasa den ekainaren 10ean.

Lege-proiektuak laguntza ekonomiko berri bat ezartzen du
eskubide gisa. Horrela, laguntza asistentzial berri horren
bidez, pentsio baxuenak, kontributiboak edo ez
kontributiboak (alegia, zahartzaroko, baliaezintasuneko eta
alargunentzako pentsioak), jasotzen dituzten pertsonei
prestazioa handiagotuko zaie lanbide arteko gutxieneko
soldataren % 100 bermatzeko.

Egun on, jaun-andreok, lehendakari andrea. Neuk ere bat
egin nahi dut Legebiltzarreko lehendakari andrearen
hitzekin eta ongietorria eman nahi diet lege hau onestean
gurekin egon nahi izan duten elkarteetako ordezkariei,
benetan garrantzi handiko legea baita ez eurentzat
bakarrik, baita gure herri osoarentzat ere.

Zuen aurrera, beraz, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea
eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzeko lege-
proiektua, Gobernu Kontseiluan joan den ekainaren 10ean
onetsi zena, aurkeztera etorri naiz.

Proiektu honek beste laguntza ekonomiko bat ezartzen du
eskubide gisa, eta, era horretara, lehen esan dudan moduan,
pentsiorik txikienak, kotizaziopekoak izan edo kotizazio
gabekoak izan, jasotzen dituzten pertsonek (zahartzaro-
pentsioak,