Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruz eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Visesa (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA) sozietatearen promozioetan atzemandako akats larriak konpontzeko hartu behar dituen neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.06.25
97
07:04
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00076Jaurlaritzaren etxebizitza-politikari buruz eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Visesa (Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA) sozietatearen promozioetan atzemandako akats larriak konpontzeko hartu behar dituen neurriei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari. (15:30)

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (15:29)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (Eserlekutik) (15:33)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (15:36)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (Eserlekutik) (15:37)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (Eserlekutik) (15:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (15:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (15:41)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hiru eta erdietan ekin zaio berriro bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Jarraitzera goaz gaurko bilkurarekin, eta seigarren
puntuarekin hasiko gara arratsalde honetan: "Mozioa,
Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, Jaurlaritzaren etxebizitza-
politikari buruz eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
Sailak Visesa sozietatearen promozioetan atzemandako akats
larriak konpontzeko hartu behar dituen neurriei buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea, eta
eserlekutik esku hartuko dut, zure baimenarekin, Ganberako
talde gehienok akordio batera iritsi baikara.

Etxebizitza babestuen eraikuntza batzuetan akatsak zeudela
jakin genuenean, gure taldeak sailburu jaunari, Madrazo
jaunari, egindako interpelazioan du oinarria Talde
Popularrak aurkeztutako mozioak. Egoera berez larria
bazen, gure ustez oraindik ere gehiago larritzen zuen
akatsak zituen eraikuntza Visesaren, Eusko Jaurlaritzaren
mende dagoen sustatzaile baten, etxebizitza-sustapen bat
izateak.

Iruditzen zitzaigun iritzi publikoari irudi guztiz
negatiboa helarazten zitzaiola, etxebizitza babestuetan
kontrolak eta kalitatea ez direla behar bezalakoak
helarazten zitzaiola. Eta gure ustez hori oso negatiboa
zen, esan bezala, gainerako sustatzaileei eta eraikuntza-
enpresei ere nolabait ere helarazten zitzaielako
etxebizitza babestuetan kalitatea errazago murritz
daitekeela, eta horrek, esan bezala, kezkatu egiten
gintuen.

Eta egoera horrek kezkatu egiten bagintuen ere, are gehiago
kezkatzen gintuen akats horiek salatzen zituzten
bizilagunei entzuteak ez zutela behar bezalako tratua
jasotzen Eusko Jaurlaritzaren aldetik eta, gainera, akatsak
ez zituela azkar konpontzen.

Alde horretatik, eta sailburuak emandako erantzuna ez
zitzaigunez behar bezain zehatza iruditu, batez ere ez
zielako erantzun bat eman gure kezkei, mozio hau aurkeztu
genuen. Eta