Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mistoa-Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, bazterkeria sozialaren lege-proiektua Legebiltzarrera ekartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.06.25
97
07:04
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00563Bazterkeria sozialaren lege-proiektua Legebiltzarrera ekartzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (15:50)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (15:56)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-EB LT) (16:01)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (16:03)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:09)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (Eserlekutik) (16:11)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:13)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (16:14)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:16)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntura joango gara: "Mistoa-
Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, bazterkeria sozialaren lege-proiektua
Legebiltzarrera ekartzeari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Mistoa-Aralar taldearen ordezkariak, Ezenarro andreak,
dauka hitza.

EZENARRO EGURBIDE andreak: Hitz egin dugu hemen lege honen
zati baten inguruan, eta bozkatu ere egin dugu pentsioak
lanbide arteko gutxieneko soldatara igotzea proposatzen
zuen lege honen aldaketa puntualaren alde, baina, goizean
salatu dugun bezala, ez dugu aukerarik izan zuzenketak
sartzeko proposamen horretan, besteak beste irakurketa
bakarreko lege modura aurkeztu delako. Iruditzen zaigu
Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi-amaierarako utzi dituela
gobernu-akordioan hitzartutako legerik garrantzitsuenak eta
horietako bat dela, hain justu, lege hau.

Legealdi osoa daramagu entzuten Karta Sozial bezala
ezagutzen den legea eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako
Legea bateratzeko lege berri bat izango dugula Legebiltzar
honetan eztabaidagai, eta berriro ere diot gaur lege horren
zati bat bakarrik etorri dela ikusi dugula, eta legea bere
osotasunean ez da etortzen. Ez dugu ulertzen zergatik
gertatzen den hau, kontuan edukitzen badugu, gainera,
lehengo urteko, 2007ko ekainean dagoeneko Legebiltzar
honetan ponentzia batek onartu zuela lege-proposamen
berria, zenbait aldaketa jasotzen zituena.

Guk gaur proposatzen duguna da lege-aldaketa horiek jaso
eta, gainera, beharrezkoak diren aldaketa guztiak barnean
izango dituen lege osoa lehenbailehen ekartzea Legebiltzar
honetara, iruditzen zaigulako legegintzaldiko lege
garrantzitsuenetako bat dela eta, legealdia bukatzera doan
honetan, oraindik ez dugula.

Gainera, aipatu nahi dut goizean egin dugun aurreko
eztabaidan... Ez dugu pentsioen osagarria bakarrik bozkatu,
baizik eta oinarrizko errentaren zenbatekoa jarri da, hau
da, % 88an ezarri da oinarrizko errenta, eta gu, adibidez,
ez gaude ados, nahiz eta goizean boza eman dugun,