Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal, Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari egina, www.justizia.net zerbitzuak erregistro zibileko ziurtagiriak emateko dituen epeen gainean
2008.06.25
97
07:04
Deialdiko hamahirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00304www.justizia.net zerbitzuak erregistro zibileko ziurtagiriak emateko dituen epeen gainean

Izapideak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:57)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (Eserlekutik) (17:58)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:59)Bideoa ikusi

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (18:01)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahirugarren puntura joango gara:
"Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak
taldeko legebiltzarkideak Justizia, Lan eta Gizarte
Segurantza sailburuari egina, www.justizia.net
zerbitzuak erregistro zibileko ziurtagiriak emateko dituen
epeen gainean".

Gallastegui Oyarzábal andreak dauka hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Arratsalde on, guztioi. Eta, nolanahi ere, zure
baimenarekin..., barkatu, zure baimenarekin, lehendakari
andrea, hemendik esku hartuko dut galdera labur-labur
egiteko:

Sailburu jauna, zein da, zure sailaren iritziz,
justizia.net zerbitzuaren bidez eskatutako erregistro
zibileko ziurtagiriak igortzeko onartzeko moduko epea EAEko
erregistro zibil esanguratsuenetan?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Justizia sailburu jaunak dauka hitza.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK (Azkarraga
Rodero): Eskerrik asko.

Gallastegui andrea, erregistro zibilen araudian ez dago
gehieneko eperik ezarrita. Baina zuk galdetzen didazuna
bada (bueno, uste dut hori galdetu didazula, behintzat), ea
zein litzatekeen arrazoizko epea nire ustez, nik esango
nizuke bi egun. Eta epe hori baino gehiago pasatzen duten
epaitegiek nik uste dut gogoeta egin beharko luketela euren
lanaren gainean.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu jauna.

Gallastegui andreak dauka hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, berriz ere,
lehendakari andrea. Arratsalde on, berriz ere.

Ikus dezagun, sailburu jauna, benetan zoratzen nago. Gaur
denok zoratzen aterako gara hemendik, epe hori guztiz
arrazoizkoa da. Baina zuk jakin behar duzu epe hori ez dela
betetzen.

Eta, sailburu jauna, zerbitzu horren bidez eskatutako
ziurtagiri baten frogagiri elektroniko bat erakutsi behar
dizut, 2008ko otsailaren 28ko data darama. Zuk ondo asko
dakizun bezala, goiko aldean jartzen du eskaera egin zeneko
data, eta, halabeharrez, 2007ko azaroaren 20an egin zen.
Eta hau eskatutako ziurtagiria da, eta