Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, EITBk ETA banda terroristakoak izateagatik legez kanpo dauden edo jarduerak etenda dituzten erakundeetako bozeramaileen diskurtsoa zabaltzen ez laguntzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.10.03
101
05:21
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00078EITBk ETA banda terroristakoak izateagatik legez kanpo dauden edo jarduerak etenda dituzten erakundeetako bozeramaileen diskurtsoa zabaltzen ez laguntzeko neurriak hartzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (09:38)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (09:46)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (09:54)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (10:00)Bideoa ikusi

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (Eserlekutik) (10:09)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (10:16)Bideoa ikusi

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (10:23)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (10:29)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (10:33)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura pasatuko gara. Gai-
zerrendako laugarren puntua, hau da: "Mozioa, Carlos María
de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, EITBk ETA banda terroristakoak
izateagatik legez kanpo dauden edo jarduerak etenda
dituzten erakundeetako bozeramaileen diskurtsoa zabaltzen
ez laguntzeko neurriak hartzeari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Urquijo jaunak dauka hitza. Mesedez, hartu itzazue zuen
jesarlekuak, mesedez.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Mozioa aurkeztearen arrazoia labur-labur azalduko dut, joan
den ekainean eztabaidatu zen interpelazioaren ondorioa
baita, eta denbora dezente pasatu baita.

Beraz, labur-labur ekimen hau aurkeztearen arrazoien
sarrera egingo dut. EITBk indarkeriaren deslegitimazio
aktiboaren baitan jokatu behar duen paperaren inguruan
Ganbera honek behin eta berriz hartutako akordioetan du
jatorria. Oker ez banago, lehen akordioa 2003 urtean hartu
zen, indarkeriaren biktimen inguruko lehen osoko bilkura
monografikoan. Akordio horrek gai honen inguruko lana
agintzen zion EITBri. Jarraian esango dudana kontuan
izanda, Ganbera honetan arrakasta eskasa izan zuen.

Aurrerago, 2007 urtean, eta osoko bilkura monografikoetan
hartutako akordioen ondorioz ere, Justizia Sailaren
(zehazki, Giza Eskubideen Zuzendaritza) eta EITBko
Zuzendaritza Orokorraren arteko hitzarmena sinatu zen.
Hitzarmen horren arabera, EITBk bakearen, demokraziaren eta
giza eskubideen baloreak sustatu behar zituen bere
saioetan, eta era berean, indarkeriaren deslegitimazioan
aktiboki parte hartu behar zuen.

Eta azkenik, joan den ekainean (17an izan zela uste dut),
osoko bilkurak Indarkeriaren Biktimei Aitorpena eta
Erreparazioa egiteko Legea onartu zuen. Lege honek,
9.artikuluan, gure Autonomia Erkidegoko hedabide publiko
sozialek bete beharreko eginkizunaren inguruko atal berezia
jasotzen du.

9. artikulu honek, hirugarren atalean, c) hizkian, zehazki,
honako hau dio: