Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, M.ª Mercedes Agúndez Basterra Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusitakoaren arabera askatasun-gabetzea dakarten neurriak betetzen dituzten adingabeentzako internamendu-zentroak arautzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.10.03
101
05:21
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\03\00\00080Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusitakoaren arabera askatasun-gabetzea dakarten neurriak betetzen dituzten adingabeentzako internamendu-zentroak arautzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (11:37)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (11:43)Bideoa ikusi

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (11:44)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (11:49)Bideoa ikusi

Mitxelena Aristondo, Aiora (EAB LT) (Eserlekutik) (11:59)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:00)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (12:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (12:09)Bideoa ikusi

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (12:11)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (12:13)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:19)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (12:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:25)Bideoa ikusi

Testua

Hau amaituta, gai-zerrendako seigarren puntura joango gara:
"Mozioa, María Mercedes Agúndez Basterra Euskal Sozialistak
taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Haurrak eta Nerabeak
Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean
aurreikusitakoaren arabera askatasungabetzea dakarten"...

Mesedez, isilik egoteko eskatzen dizuet.

"... Legean aurreikusitakoaren arabera askatasungabetzea
dakarten neurriak betetzen dituzten adingabeentzako
internamendu zentroak arautzeari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Eta Agúndez andreak dauka hitza.

AGÚNDEZ BASTERRA andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Buenos días a todas y a todos.

Legebiltzar Talde Sozialistak Ganberaren babesa eskatzen du
joan den ekainaren 25ean, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko
eta Babesteko Legea ez betetzeagatik, zehatz-mehatz
adingabeentzako barneratze-zentroen arauketa egin gabe
izateagatik, Justizia sailburuari egindako interpelazioaren
ondorio den mozio honentzat.

Legearen 91.2 artikuluan Jaurlaritzari agintzen zaio,
justiziaren arloan eskumena duen sailaren bitartez,
erregelamendu bidez zehaztu dezala askatasun gabetzeko era
bateko eta besteko neurriak betearazteko zentroek zer
eskakizun bete behar dituzten, eta, halaber, xedatzen da
berariaz aipatu beharko direla adingabeen eta haiei
zerbitzua ematen dieten langile profesionalen eskubideak
eta betebeharrak.

Agindua oso argia zen, eta epea ere bai, azken xedapenetako
bigarrenean urtebeteko epea ezartzen baita araudia egin eta
onartzeko. Gainera, 2004-2007 aldirako Gazte
Justizia Planean finkatutako helburuetako bat da gazte-
neurriak betearazteko baliabide propioen antolamenduaren
eta kudeaketaren garapen arau-emailea gauzatzea arauketa
propioaren bidez.

Planaren aurkezpena egin zenean 2001-2004 aldian
gauzatutako neurrien balorazioa egin zen. Egiaztatu ahal
izan zen hartutako neurriak areagotu egin zirela eta, esate
baterako, barneratze-neurriak bikoiztu egin zirela.

2004-2007 aldirako Gazte Justizia Planaren helburua