Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, abenduaren 22ko 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, aldatzeari buruz. Aintzat hartzeari buruz eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.10.10
102
05:37

Jatorrizko ekimenak

08\09\02\02\00042Abenduaren 22ko 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena, aldatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:51)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (10:10)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (10:18)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (10:27)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (10:34)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (10:41)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:48)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (10:54)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (11:00)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (11:04)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (11:07)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (11:11)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:16)Bideoa ikusi

Testua

Eta gai-zerrendako bigarren puntura pasatuko gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege proposamena,
abenduaren 22ko 6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta
Erabiltzaileen Estatutuarena, aldatzeari buruz. Aintzat
hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpidea, eta horrenbestez, irakurri barik eztabaidari
ekingo diogu. Aldeko txandan, zeintzuk taldek hartuko dute
parte? (Isilunea) Euskal Talde Popularraren ordezkariak,
Oyarzabal jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea, jaun-andreok.

Nire taldeak lege-proposamena ekarri du Ganbera honetan
eztabaida dadin, 2003an Ganbera honek onartu zuen legea
zuzendu asmoz: hain zuzen ere, Pertsona Kontsumitzaileen
eta Erabiltzaileen Legea. "Pertsona gizatiarrena", esan
zenuten orduan. Ez zenioten "kontsumitzaile eta
erabiltzaileena" esan nahi izan. "Pertsona kontsumitzaileen
eta erabiltzaileena" zen.

Une hartan, nire taldeak osoko zuzenketa aurkeztu zuen, eta
VII. Kapituluak ekarriko zituen arazoen inguruan ohartarazi
zuen. Lege horren VII. Kapituluak eskubideen inguruko
aipamena egiten zuen; euskal enpresek erantzuna eman behar
zieten ustezko hizkuntza eskubideen inguruko aipamena.

Azken hilabeteotan zuek guztiok saltokietako euskararen
dekretu ospetsua ezagutu duzue, eta horren ondorioz,
negozioak errotulatzeko orduan, mota guztietako faktura eta
kontratuak euskaraz eman beharra, eta larriena, eskatzen
duen bezeroari euskaraz erantzun behar izatea inposatu nahi
die Gobernuak enpresei eta Euskadiko saltokiei.

Guk jendaurrean kritikatu dugun eta alarma soziala eta
hedabideen arreta eragin duen dekretu horrek, gure ustez,
eremu pribatuaren baitako sartze onartezina, pertsonen
eskubideei erasoa -horrela ikusten dugu-, eta enpresaren
askatasunari erasoa adierazten du; halaber, jarduera
ekonomikoaren askatasunari eraso eta kalte egiten dio.

Elebidunak ez garen euskal herritar guztien aukerak
kaltetzen ditu