Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko Legebiltzarrari, lege-proiektuekin batera, Aholku Batzorde Juridikoak irizpenerako erabilitako aurrekariak, txostenak eta agiriak ere bidaltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.10.17
103
07:53
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00589Eusko Legebiltzarrari, lege-proiektuekin batera, Aholku Batzorde Juridikoak irizpenerako erabilitako aurrekariak, txostenak eta agiriak ere bidaltzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (01:37)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (01:47)Bideoa ikusi

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (01:54)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (02:05)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (02:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (02:24)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (02:31)Bideoa ikusi

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (02:33)Bideoa ikusi

Porres Azkona, Juan (EA LT) (02:39)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (02:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:00)Bideoa ikusi

Testua

Eta gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Eusko Legebiltzarrari, lege-proiektuekin
batera, Aholku Batzorde Juridikoak irizpenerako erabilitako
aurrekariak, txostenak eta agiriak ere bidaltzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal
Talde Popularraren ordezkariak, Barrio jaunak dauka hitza.

Mesedez, jezarri edo...

Barrio jauna, zurea da hitza.

BARRIO BAROJA jaunak: Egun on. Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Legebiltzarkideok.

Tira, nire taldeak aurkeztutako ekimena laguntzeko ekimena
izatea nahi genuke, batez ere Legebiltzarreko lanetan
laguntzeko ekimena, bereziki legebiltzar-oposizioari bere
lanetan laguntzeko ekimena.

Ekimen hau dagoeneko Legebiltzarrean badiren beste batzuen
paralelo edo osagarri da. Horietakoren bat 2008ko
martxoaren 14az geroztik dago bazter utzita. Ekimen zehatz
horrek Jaurlaritzaren Legea aldatzea zuen xede, hobetzeko,
hain zuzen ere, lege-proiektua prestatu eta onartu ondoren
Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidaltzen duen dokumentazioa
zabaltzeko.

Ekimen hau, aldiz, gaur hemen aurkeztuko dugun legez
besteko proposamen hau, puntualagoa da, batez ere
esperientziaren emaitza den ekimena. Legebiltzar-lanaren
emaitza da batez ere, eta lege-proiektuen analisi horretan,
azterketa horretan datza, baita lantzen ari garen
proiektuaren inguruan izan beharreko dokumentazioa
hobetzeko etengabeko bilaketan ere.

Direla lege-proiekturik konplexuenak -hori egiaztatu ahal
izan dugu-, direla proiekturik errazenak, beti izaten da
txosten edo agiriren bat, Aholku Batzorde Juridikora
bidalitako agirien artean barne hartutakoren bat (jakin
badakizuenez, batzorde horrek ezinbestean egin behar du
lege-aurreproiektuen inguruko txostena)... beti izaten dira
Eusko Legebiltzarrera bidalitako dokumentazioan barne hartu
ez diren txostenak, agiriak edo alegazioak.

Zuek jakin badakizuenez, lege-proiektua