Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikasliburuak doakoak izateari buruz eta eskola garraio, jantoki eta materialerako laguntzak handitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.10.17
103
07:53

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00592Ikasliburuak doakoak izateari buruz eta eskola garraio, jantoki eta materialerako laguntzak handitzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari. (15:03)

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:05)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (01:20)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (01:24)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (01:32)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Basterrika Unanue, Itziar (EAB LT) (Eserlekutik) (01:38)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:40)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:50)Bideoa ikusi

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (01:58)Bideoa ikusi

Cuadra Ibáñez de Elejalde, Idoia (EA LT) (02:01)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (02:06)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:08)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:09)Bideoa ikusi

Testua

Mesedez, eser zaitezte eta jarrai dezagun gai-
zerrendarekin. Gai-zerrendako 5. puntua: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, ikasliburuak doakoak izateari buruz eta eskola
garraio, jantoki eta materialerako laguntzak handitzeari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Oyarzabal jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Barkamena eskatu behar dut, izan ere, laneko bazkaria nuen
eta azkar batean alde egin behar izan dut...

LEHENDAKARIAK: Hori ez da justifikazioa.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Egia da, bai, nire ardura zen
hemen arratsaldeko hiruretan izatea. Barkamena eskatzen
dizuet, eta labur jarduten saiatuko naiz.

Gai honek garrantzi handia du nire taldearentzat, hain
zuzen ere, ikasliburuen doakotasunari heltzeko moduak eta
garraiorako, eskola-jangelarako eta eskolako materialerako
laguntzak handitzeak, seme-alaben eskola-gastuak familietan
sortzen duen zama murrizteko helburuarekin.

Hainbatetan eskatu izan dugu, eta berriz gogoratuko dugu
Espainiako Konstituzioak dioena. Bertako 27.4 artikuluaren
arabera, oinarrizko irakaskuntzak nahitaezkoa eta doakoa
izan behar du, eta horri jarraiki, elkarren ondoko legeek
ere (euskal legeek ere bai), lege organikoek, konstituzio-
agindu hori jaso eta garatu dute, baita hezkuntzaren
inguruan egin eta artikulu hori garatu duten gainerakoek
ere.

Gure ustez bistan denez -beste batzuetan ere esan izan dugu
hemen-, konstituzio-agindu horretatik ondorioztatzen da
nahitaezko irakaskuntzak, nahitaezko irakaskuntza guztiek,
ez luketela inolako kostu ekonomikorik izan behar
ikasleentzat eta horien familientzat.

Hortaz, agerikoa da, gure aburuz, finantziazio publikoak
hartu behar duela bere gain ikasliburuen, eskolako
materialaren eta eskola-garraioaren kostuaren % 100,
garraio hori nahitaezkoa bada ikasleak eskolara joan
daitezen.

Izan ere, gure ustez, ikasliburuak nahiz eskolako materiala
oinarrizko eta ezinbesteko elementu dira ikasleak