Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Honako legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea: Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzeko ekainaren 25eko 8/2008 Legean onetsi zen pentsioen osagarriaren kobrantzaren atzerapenei buruz. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskadin pentsiorik txikienentzako osagarria aplikatzeari buruz
2008.10.28
104
03:07

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00604Euskadin pentsiorik txikienentzako osagarria aplikatzeari buruz
08\11\02\01\00609Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzeko ekainaren 25eko 8/2008 Legean onetsi zen pentsioen osagarriaren kobrantzaren atzerapenei buruz

Izapideak

-
-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:36)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (10:46)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (10:54)Bideoa ikusi

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (11:00)Bideoa ikusi

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (11:09)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (11:11)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT)

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT)

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT)

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT)

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik)

Altzelai Uliondo, Nekane (EA LT)

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT)

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT)

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

Eten egin da bilkura. (11:40)

Berriro ekin zaio bilkurari. (11:51)

Botazioa. (11:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntura joango gara: "Honako
legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin
betiko ebazpena hartzea: Lehenbailehen eztabaidatzeko
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea eta
Gizarte Eskubideen Agiriaren Legea aldatzeko ekainaren
25eko 8/2008 Legean onetsi zen pentsioen osagarriaren
kobrantzaren atzerapenei buruz. Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Euskadin pentsiorik txikienentzako osagarria aplikatzeari
buruz".

Proposamena egin duen taldearen txanda denez, Euskal Talde
Popularraren ordezkariak, Quiroga andreak, dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea eta
egun on.

Joan den ekainaren 25eko Legebiltzar honetako Osoko
Bilkuran, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legearen eta
Gizarte Eskubideen Agiriaren egungo Legearen aldaketa
onartu zen. Arrazoien azalpenak berak jasotzen duen moduan,
aldaketa horren helburua, alde batetik, bizikidetza
unitatearen barne pentsiodunak sartzea zen, bestelako
senideak bizi direnean ere, eta bestetik, kasu hauetan
prestazioaren gehienezko kopurua lanbide arteko gutxieneko
soldataren % 100eraino igotzea.

Aldaketa honek sarritan pentsiodunen kolektiboak salatu
duen eta nire taldeak partekatzen duen arazoari heltzen
dio; hau da, pentsioen zenbatekoaren eskasiari. Egoera
honek ia Espainia osoko pentsiodunei eragiten die, eta oso
modu berezian euskal pentsiodunei, gure Erkidegoko bizitza
kostu altuaren ondorioz, zailtasun handiagoak baitituzte.

Hain zuzen ere, orain dela egun gutxi gure hiriburuak
Espainiako garestienen artean kokatzen zituen txostena
ezagutu genuen. Errealitate horrek talka egiten du
pentsioen egungo zenbatekoarekin eta oraindik ez zaio
konponbiderik eman. Hori egiteko eskumena duenak -Gobernu
sozialistak, Rodríguez Zapatero jaunaren Gobernuak, ez
dezagun ahaztu- ez du hori hobetzeko ezertxo ere egin.

Gobernu sozialistaren azken lau