Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, hanturen kontrako sendagaiak doan banatzeari buruz
2008.10.28
104
03:07
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00301Hanturen kontrako sendagaiak doan banatzeari buruz

Izapideak

Osasun sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:22)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:23)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (12:23)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntura joango gara: "Galdera,
Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, hanturen
kontrako sendagaiak doan banatzeari buruz".

Iturmendi andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Sailburu jauna, Euskadin noiz banatuko dira doan hanturaren
aurkako sendagaiak?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Sailburu jaunak dauka hitza erantzuteko.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Hantuaren aurkako
sendagaiak eta presako larrialdiko sendagai guztiak doakoak
dira. Guztiak dira doakoak.

Bakarra zegoen... (barkatu, pilatu egin zait eta; irribarre
egin dut denborak aurrera egin ahala ez duzulako aldatzen,
beti berdin galdetzen didazulako). Larrialdiko sorkuntzaren
aurkako botika zen barne hartuta ez zegoen bakarra.
Hanturaren aurkako sendagai guztiak dira doakoak
larrialdikoak badira.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Iturmendi andreak dauka hitza berriro.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Inclán jauna, zuk esan zenuen hitzez hitz (aktetan begira
daiteke, 2005eko azarokoetan) izugarria izango litzatekeela
doakoa izatea koitoaren ondorengo pilula eta ez izatea hala
hanturaren aurkako sendagaiak. Gogoan al duzu hori?

Zu irmo agertu zinen hori doakoa izatearen aurka. Zuk
horiek hanturaren aurkako sendagaiekin konparatu zenituen,
eta horiek ordaintzea ongi iruditzen zitzaizula esan
zenuen. Hori ongi iruditzen zitzaizun, pedagogikoki ona
zela eta. Hogei eurotara iristen ez direnez, jende guztiak
ordain ditzake hamar, zenbatekoa hori izango litzateke eta
errezeta berdearekin.

Zuk esan zenuen, eta hortxe dago, Legebiltzarreko
liburuetan. Alabaina, ondoren, 2008ko ekainean, garestia
zela esan zenuen. Eta ale-kopuru handia saltzen duen
egunkari batek esan zuen bezala... Hauteskunde-kanpaina
hastera doa, Inclán jauna. Dagoeneko ekin zaio hauteskunde-
kanpainari.

Tira, ez naiz hasiko sakon aztertzen zuk esandakoa, alegia,
16 urtetik