Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Galdera, Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, zenbait sendagai doan banatzeari buruz
2008.10.28
104
03:07
Deialdiko bederatzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00302Zenbait sendagai doan banatzeari buruz

Izapideak

Osasun sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:27)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:27)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (12:28)Bideoa ikusi

Osasun Saila, sailburua (12:30)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntura joango gara:
"Galdera, Juana Iturmendi Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Osasun sailburuari egina, zenbait
sendagai doan banatzeari buruz".

Iturmendi andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Sailburu jauna, noiz banatuko dira doan ahoz hartzen diren
antisorgailu modernoak?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Iturmendi andrea.

Osasun sailburuak dauka hitza.

OSASUN SAILBURUAK (Inclán Iribar): Oinez etorri naiz,
besterik ez bada ona delako osasunerako.

Osakidetzan ez dira inoiz doakoak izan ahoz hartzen diren
antisorgailuak. Inoiz ez, eta orain ere ez. Ez dira doan
izan.

Zalantza bakarra dut: zergatik galdetzen didazu hau?
Gainera, moderno horrekin, pentsatzekoa da, preserbatiboa
adierazi nahiko duzula, hori baita guretzat modernoena.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Iturmendi andreak dauka hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Botika horiek, antisorgailuak ere aipatu zenituen eta ohar
zaitez noraino iritsi zinen: justiziara jo zenuen, eta
horiek ordaindu ezin dituen jendea badela esan zenuen.
Berriak, hobeak direnak, eta horiek dira antisorgailurik
onenak. Zuk hori esan zenuen, eta jasota dago.

"Ez ditugu beste antisorgailuak finantzatzen". Hau da,
azkena ematen dugu doan, azkena, baina preserbatiboak, UBGa
eta ahoz hartzen diren antisorgailuak ordaintzen jarraitu
behar dugu.

Tira, argi eta garbi geratu zen doako izatearen aurkakoa
zarela erabat, doan ematea ez litzatekeelako izango ez
pedagogikoa, ez bidezkoa, ezta zuzena ere, eta ia
osasungarria ere ez. Doan emateak beste antisorgailu-mota
batzuk, preserbatiboa esate baterako, sexu-trasmisioko
gaixotasunetatik babesten gaituena, gutxiago erabiltzea
izango zuela ondorio.

Zuk esan zenuen, Inclán jauna, baina ondoren iritzia aldatu
zenuen. Iritzia aldatu zenuen, edo hauteskunde-kanpaina
hurbiltzen ari zen? Horregatik galdetu dizut, sailburu
jauna, botika horiek noiz