Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ETB-4 2009. urtean abian jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.11.28
108
04:34

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00617ETB-4 2009. urtean abian jartzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (11:10)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (11:15)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (11:22)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (11:28)Bideoa ikusi

Garate Pagaldai, Miren Aintzane (EAB LT) (Eserlekutik) (11:36)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (11:37)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (11:43)Bideoa ikusi

Rivera Blanco, Antonio (SV-ES LT) (11:49)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (11:55)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (12:00)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (12:05)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:10)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura joango gara: "Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, ETB-4 2009. urtean abian jartzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta Talde Popularraren ordezkariak dauka hitza. Urquijo
jaunak dauka hitza.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Krisi ekonomiko historikoa, aurrekaririk gabea, bizi dugun
une honetan, krisi horrek izango duen amaiera iragartzen
oraindik inor ausartzen ez den honetan, une honetantxe
egingo du Eusko Jaurlaritzak euskal irrati eta telebistaren
inguruko aurrekontu-ahaleginik handiena, hain zuzen ere,
telebista publikoa zabaltzeko prozesuari heltzeko, nahiz
eta, berriz esan, ikuspegi ekonomikotik begiratuta gure
historiako unerik dramatikoenetako bat ari garen bizitzen.

155 milioi euro bideratuko ditu EITBk duen eta urtetik
urtera handitzen doan defizita arintzera, kapitalaren eta
ustiapenaren aurrekontuaren baitan, hain justu ere,
telebistako beste bi kate jartzeko abian. Horietako batek
joan zen hilean hasi zuen bere bidea, ETB-3k, eta bestea
datorren urteko udan jarriko dela abian aurreikusi da.
Horren kostua 12 eta 15 milioi euro artekoa izan liteke.

Esan bezala, krisi-garaian gaude, eta telebista eta irrati
publikoari ere badagokio hori (merkatua uzkurtu egin da).
Gure ikuspegitik begiratuta, egoera horretan, Eusko
Jaurlaritzak eta EITBk jarrera kontserbatzaileagoa izan
behar lukete, baina, hala ere, Eusko Jaurlaritzak taldeari
egindako ekarpena handitzea erabaki du, esan bezala, % 11
taldearen kasuan, eta % 12,5 Euskal Telebistaren kasuan.
Gainera, une honetan, datorren urteko aurrekontuari begira,
diru-sarrera propioak murriztu egingo direla aurreikusi du
ETBk. Hau da, aurrekontua hedakorra izango da, baina, diru-
sarrera propioak % 12,4 murriztuko dira.

Bide horretatik, ETBren diru-sarrera propioak ia ez dira
iristen Euskal Telebistaren ustiapenaren aurrekontuaren %
15era. 2005ean diru-sarrera propio horiek ez ziren