Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Erakunde eta Herrizaingo Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargoa eratzeko lege-proiektuaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.12.12
111
02:55

Jatorrizko ekimenak

08\09\01\00\00035Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargoa eratzekoa

Izapideak

Onetsi da legea

Hizlariak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, sailburua (11:29)Bideoa ikusi

Artikuluei egindako zuzenketen aldeko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:36)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (11:43)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (11:47)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:50)Bideoa ikusi

Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT) (11:53)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:57)Bideoa ikusi

Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT) (12:03)Bideoa ikusi

Artikuluei egindako zuzenketen aldeko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:06)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:10)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (12:11)Bideoa ikusi

Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT) (12:12)Bideoa ikusi

Karrera Agirrebarrena, Antton (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:14)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (12:15)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (12:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:16)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura joango gara: "Erakunde eta
Herrizaingo Batzordearen irizpena, Euskal Autonomia
Erkidegoko Dietista-Nutrizionisten Elkargoa eratzeko lege-
proiektuaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Lege-proiektuaren aurkezpena egiteko, Jaurlaritzaren
ordezkariak, sailburu jaunak, dauka hitza.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK (Azkarraga
Rodero): Eskerrik asko, presidente andrea.

LEHENDAKARIAK: Barkatu, sailburu jauna... Mesedez, isilik
egon zaitezten eskatzen dut bigarrenez. Mesedez, isilik
egoteko eskatzen dizuet.

Eskerrik asko. Jarraitu, mesedez.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK (Azkarraga
Rodero): Presidente andrea, jaun-andreok, egun on guztioi
berriro.

Gaur, Euskadiko Dietista-Nutrizionisten Elkargoa sortzen
duen lege-proiektua aurkeztu nahi dizuet. Beraz, lege-
proiektu berri honekin, orain arte Euskadiko Giza
Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkartean bilduta
egon diren dietista-nutrizionistak hemendik aurrera elkargo
batean sartu ahal izango dira.

Profesional hauek pertsona edo pertsona taldeak elikatzeko
jarduerak garatzeko funtzio espezifikoak dituzte. Dena den,
jarduera horiek premia fisiologikoetarako egokituko dira,
eta aldi berean prebentzio eta osasun publikoko
printzipioak kontuan hartuko dituzte.

Legebiltzarkideoi esaten ari nintzaizuenez, gaur atseginez
aurkezten dizuet Euskadin beste elkargo bat, Euskadiko
Dietista-Nutrizionisten Elkargoa, sortzeko lege-proiektua.

Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen
Elkarteak 2006ko azaroan eskatu zuen elkargo hau sortzeko,
eta ordutik aurrera eskaera hori gauzatu ahal izateko
beharrezkoak diren urratsak egin ditugu.

Osasunarekin zerikusia duen edukia izan duten proposamenak
eztabaidatu izan ditugunean egin izan dugun bezala, lege-
proiektu honen tramiteak Osasun Sailarekin batera egin
ditugu.

Prozeduran zehar egiaztatu ahal izan dugunez, elkargoa
sortzeko eskaerak behar adina islatzen du dietetikan eta
nutrizioan