Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egina, Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutako ETAko presoei ematen zaien abantailazko tratuari buruz
2008.12.12
111
02:55
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

08\10\05\01\00349Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutako ETAko presoei ematen zaien abantailazko tratuari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:23)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (Eserlekutik) (12:24)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:24)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (12:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntura joango gara: "Galdera,
Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
sailburuari egina, Euskal Herriko Unibertsitatean
matrikulatutako ETAko presoei ematen zaien abantailazko
tratuari buruz".

Oyarzabal jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Sailburu jauna, zer iruditzen zaizu Euskal Herriko
Unibertsitateak orain onartzea terroristei irakasgaiak
gainditutzat eman zizkiela justiziatik ihesi zebiltzala eta
non zeuden ez genekienean, auzitegian entregatutako agiriek
agerian utzi dutenez?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Sailburu jaunak dauka hitza.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUAK (Campos
Granados): Zure baimenarekin, hemendik.

Esateko Oyarzabal jaunari berak ematen diola erantzuna
galdera honi, hain zuzen galdera honen sarreran ematen
dituen arrazoiekin.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko.

Oyarzabal jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Sailburu jauna, 2003ko urrirako
salatu genuen hau. Urte asko daramatzagu gauza berberak
salatzen, eta askotan egin diozue uko gertakariak
onartzeari. Beste alde batera begiratu duzue.

Orduan, 2003an, fiskaltzak prebarikazioa eta faltsutasuna
ikusi zituen, 12 irakaslek Elena Belokiri irakasgaiak
gainditu zizkiotela eta. Irakasle horietatik zortzik
zerikusiren bat izana zuten Batasunarekin edo Euskal
Herritarrok alderdiarekin.

Ihesi eman zituen bi urteetan, bi 10eko atera zituen
Irudiaren Teorian eta Informazioaren Teoria Orokorrean, bi
9ko Ikus-entzunezkoen Teorian eta abar, eta Idazketan.
Estatuaren Teorian, aldiz, oso ongi. Elena Belokik, bi urte
horietan non zebilen inork ez zekien bitartean; Justiziatik
ihesi zebilen, eta ez genekien non zegoen. Beste bost oso
ongi atera zituen Egitura Ekonomikoan, Zientzien
Metodologian... Gainerakoak nahikoak baino ez ziren izan,
baina titulua atera zuen.

Hori ETAko hainbat presorekin egin zen, 47 izan