Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Haurren eta Nerabeen defendatzailearen izendapena berrestea
2008.12.19
112
06:46

Jatorrizko ekimenak

08\11\07\21\00002Haurren eta Nerabeen defendatzailearen izendapena berrestea

Izapideak

Berretsi da izendapena

Hizlariak

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (09:41)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT)

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT)

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

Botazioa. (09:45)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (09:46)Bideoa ikusi

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (09:47)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:50)Bideoa ikusi

Agúndez Basterra, Mertxe (SV-ES LT) (09:52)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (Eserlekutik) (09:57)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (09:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntura joango gara: "Haurren eta
Nerabeen defendatzailearen izendapena berrestea".

Bozketa denez, txirrina jo eta berehala ekingo diogu
bozketari. (Isilunea)

Tira, Haurren eta Nerabeen defendatzailearen izendapena
berresteko bozketari ekingo diogu. Bozketaren ondoren,
botoa azaltzeko bost minutuko txanda izango da. Bozketaren
ondoren zein taldek parte hartu nahi duten galdetzera
noa... Talde Popularra eta Talde Sozialista.

Galdezka ari naiz, bi talde daude, eta Mistoa-Aralar...
Baita Ezker Batua ere, ederki. Orduan, ekingo diogu...
Baita ere? (Isilunea)

RUBALKABA QUINTANA jaunak: Lehendakari andrea, hori
erabakitzekotan, bozketaren ondoren izatea egokiena dela
planteatzen ari gara.

Izan ere, aldekoa baldin bada modu batekoa izango baita
bozketa, eta ezezkoa bada, bestelakoa izango da, ezta?
Norberak esan beharrekoa bestelakoa izango da. Bozketaren
arabera parte hartuko dut ala ez...

LEHENDAKARIAK: Rubalkaba jauna, bozka dezagun, eta ondoren,
azalpenaren txandan, norberak bere botoa azalduko duen
galdetu besterik ez dut egin, ezarrita dagoen moduan.

RUBALKABA QUINTANA jaunak: Hain zuzen ere. Baina botoaren
azalpena bozketaren ostean eskatuko dut, ez bozketaren
aurretik, lehendakari andrea.

LEHENDAKARIAK: Hori da hasieratik esaten ari naizena,
lehenik bozkatu egingo dugu...

RUBALKABA QUINTANA jaunak: Ez dakit ondo azaldu dudan ala
ez: lehenik eta behin bozketa egingo da, eta bozketaren
ostean, nahi izanez gero, botoaren azalpena eskatu edo ez
eskatzeko aukera izango dut. Baina bozketaren ostean!

LEHENDAKARIAK: Rubalkaba jauna, hori da lehendakari hau
egiten ari dena, eta mesedez, bozketaren ondoren,
azalpenaren txandan, parte hartuko duzun ala ez erantzun
dezazun besterik ez dizut eskatzen. (Marmarrak)

RUBALKABA QUINTANA jaunak: Ez dakit!

LEHENDAKARIAK: Ondo da, ederki.

Orduan, eskatzen duzula esaidazu ondoren eta kito.
Argitzeko besterik ez zen (ez gaitezen urduri jarri),
hasierako unetik parte hartu nahi zutela eskatu