Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euzko Abertzaleak, Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Batua Berdeak eta Mistoa-Aralar legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, izatezko bikoteentzako alarguntza-pentsioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2008.12.19
112
06:46

Jatorrizko ekimenak

08\11\02\01\00630Izatezko bikoteentzako alarguntza-pentsioei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (11:15)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (11:20)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (11:25)Bideoa ikusi

Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT) (11:34)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (11:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:48)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (11:53)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Erantzuteko txanda.

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Mix-Aralar LT) (Eserlekutik) (12:13)Bideoa ikusi

Fernández López de Uralde, José Miguel (Mixto-EB LT) (12:14)Bideoa ikusi

Lasa Arteaga, Onintza (EA LT) (12:17)Bideoa ikusi

Piñol Olaeta, Elixabete (NV LT) (12:19)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (12:24)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:30)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:35)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako bostgarren puntura joango gara: "Euzko
Abertzaleak, Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Batua Berdeak
eta Mistoa-Aralar legebiltzar-taldeek egindako legez
besteko proposamena, izatezko bikoteentzako alarguntza-
pentsioei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta Mistoa-Aralar taldearen ordezkariak, Ezenarro andreak
dauka hitza.

EZENARRO EGURBIDE andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Gaur hemen bost talderen artean dakarkigun legez bestekoa,
beno, badakigu denok ez dela Legebiltzar honetan eztabaida-
gai, edo, behintzat, ez dela guri dagokigun erabakia,
Espainiako Gorteei baizik, baina iruditzen zaigu gaiaren
garrantziak beharrezko egiten duela hemen eztabaida hori
egitea.

Gogoratu behar da..., denok gogoratzen duzue aurreko
legealdian onartu zela izatezko bikoteen eskubideak
berdintzeko lege-ekimena Legebiltzar honetan, baina horrek
berak eskatzen zuen hemen gure esku ez dauden legeak
aldatzea -batez ere, Gorteetan-, eta bereziki Gizarte
Segurantzari zegokion legea, oro har, eskubide guztietan
berdinak izan gaitezen, ez bakarrik gai fiskaletan eta
eskura ditugun bestelako gaietan, baizik eta, batez ere,
alarguntza-pentsioa jasotzerakoan; berriro diot: guri
oraingoz ez dagokigun konpetentzia bat izanik, beharrezkoa
zen Gizarte Segurantzaren Lege hori aldatzea.

Aldaketa hori eman zen -bai, eman zen, bai, 2007ko urtearen
amaieran-, baina ez zen ondo egin. Eta gaur eskatzera
gatozena da gaizki egin zen hura zuzendu dadila, eta
zuzendu dezatela Espainiako Gorteetan.

Funtsean -eta ez dut gehiegi luzatu nahi- eskatzen duguna
da, batetik, izatezko bikoteek eta bikote ezkonduek
eskubide berdinak izan ditzatela eta baldintza berdinak
bete behar izatea alarguntza-pentsioa jasotzeko. Eta
aipatutako lege honetan ez dira baldintza berdinak jartzen,
baizik eta izatezko bikoteei ezkondutakoei eskatzen ez
zaizkien baldintzak eskatzen zaizkie.

Eta aipatzearren, deigarrienak dira elkarbizitza jarraia
izatea eta, baita ere, nolabait, menpekotasun bat