Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Galdera, Unai Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, atungorriaren arrantza-kuotari buruz
2009.06.25
10
04:03

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00005Atungorriaren arrantza-kuotari buruz

Izapideak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak erantzun du

Hizlariak

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (Eserlekutik) (12:33)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (12:33)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (12:34)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (12:38)Bideoa ikusi

Testua

Jarraian, gai-zerrendako bederatzigarren puntuari helduko
diogu: "Galdera, Unai Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak
taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, atungorriaren
arrantza-kuotari buruz".

Rementeria Maiz jaunak du hitza.

REMENTERIA MAIZ jaunak: Legebiltzarburu andrea, eskerrik
asko. Ni erratifikatu egiten naiz egindako galderan hitzez
hitz. Eta hola dio: "Eusko Jaurlaritzak eskatu al dio
Espainiako Gobernuari beita bizia erabiltzen duten euskal
arrantza-ontziei esleitutako atungorriaren arrantza-kuota
gorantz berrikusteko?". Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Rementeria jauna.

Jarraian, sailburu andreak du hitza.

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZAKO
SAILBURUAK (Unzalu Pérez de Eulate): Eskerrik asko,
lehendakari andrea.

Neuk ere labur-labur esku hartuko dut zeuk ere labur-labur
egin didazun galderari erantzuteko, eta esango dizut,
agerikoa den bezala, Espainiako Gobernuari eskatu diogula
kuota igotzeko. Eta ez hori bakarrik, kuota igotzeko
eskatzeaz gainera, agerraldian esan nizun bezala, lortu
egin dugu eta, gainera, emaitza, gure ustez, benetan ona
izan da.

Baina zure galdera zehatzei erantzunez datu gehiago ematea
nahi baduzu, emango dizkizut.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu andrea.

Jarraian, Rementeria jaunak du hitza.

REMENTERIA MAIZ jaunak: Begira, sailburu andrea, egia esan,
neu bezala, oso laburra izan zara zure esku-hartzean.

Eta nik berez atungorriaren sektorean beita biziko euskal
arrantza-ontziek duten egoera zein den ere azaldu nahi
nizun. Eta azalpen hori eman nahi nizun egoera guztiz
bidegabea delako, eta nik uste dut zuk jakin beharko
zenukeela eta berez jakingo duzula.

Zuk badakizu iaz, 2008an, Espainiako Gobernuak hartutako
erabaki baten, ebazpen baten, bidez, Europak esleitutako
izakin guztien % 21eko kuota izango zuela erabaki zela. Eta
kontuan hartu behar da urte horretan, Europak
Espainiarentzat TACa ezarri