Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Lehendakaria izendatzea.
1985.01.23
9
04:20
85.1.22rako aurreikusitako osoko bilkura.

Hizlariak

--- (00:05)Bideoa ikusi

Ardanza Garro, José Antonio (NV LT) (00:06)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Taldeen txanda.

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (01:18)Bideoa ikusi

Mayor Oreja, Jaime (GP LT) (01:38)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (02:20)Bideoa ikusi

Cuerda Montoya, José Ángel (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Ardanza Garro, José Antonio (NV LT) (00:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (00:40)Bideoa ikusi

Ardanza Garro, José Antonio (NV LT) (Eserlekutik) (00:48)Bideoa ikusi

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (Eserlekutik) (00:49)Bideoa ikusi

Mayor Oreja, Jaime (GP LT) (00:50)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (00:58)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Botazioa. (01:04)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Botazioa. (01:19)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Hirugarren gaia:”Lehendakaria hautatzea”.

Mahaiko Idazkariak ekin biezaio aurkezturiko hautagaiaren
izena irakurtzeari.

LEHEN IDAZKARI (Leizaola Azpiazu) jaunak: Aurkezturiko
hautagaiaren izena Jose Antonio Ardanza Garro da.

LEHENDAKARI jaunak: Lehendakarigaiak bere
jaurtze-egitasmoari buruz egin beharreko urrats orokorren
azalpena. 90 minututara mugatua. Ardanza jaunak du
hizpidea.

ARDANZA GARRO jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok, urte zailetan lan egin duten Lehendakaria eta
bere lankideak gogoratuz hasi nahi nuke. Beroiei esker
uxatu dira gur artetik zalantza asko. Zimendu sendoak jaso
dituzte, lehendik eskarmendurik gabeak izan arren. Eusko
Legebiltzarkideon lana ere ezin dut aipatu eta goraipatu
gabe utzi.

Ez dezagun ahaztu, orain bost edo zazpi urte nola geunden.
Asko egin da. Etorkizunean uste ona eta itxaropen osoa
izateko arrazoirik badugu, beraz. Badakit oraindik bide
luze eta gogorra dugula aurrean. Baina orain arte egin
denak suzpertzen gaitu. Iritziak iritzi, autonomiak fruitu
onak eman ditu gure herrian.

Lehendik hartutako bideari jarraituz egin behar dugu
aurrera, oztopoak eta langak gaindituz. Ekinaldi berri bati
ekiten diogu. Ezin dugu aukera berri hau alferrik galdu.
Aginpide gehiago, pake eta askatasun gehiago lortzeko
baliatu behar dugu.

Zergatik ez diogu gogotsu heltzen aldi berri honi?...
Zergatik ez dugu demokraziaren hasierako izpiritu hura
berritzen?... Zergatik ez diogu, herri-bizitzaren, pakearen
eta elkarrizketaren gainean eraikitzeari ekiten? Botoa
eskatu aurretik elkar lanerako dei egin nahi dizuet
guztioi. Lanik zailenerako eskatzen dizuet laguntza: herri
honen gobernu onerako. Herri honetan gehiengo nagusirik
inork ez duenez gero, erantzukizun guztia ez da
Jaurlaritzan dagoen alderdiarena bakarrik. Erantzukizuna
guztiona denez gero, elkarrizketara eta konponbidera
behartzen gaitu alderdi desberdinetako ordezkariok.

Agintealdi honetan nere jokabidearen ardatz izango diren
burubide nagusiak agertu nahi