Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Legez besteko proposamena, Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak sindikatuak ACERIALES S.A. enpresaren administrazio-batzordean egoteari buruz egina. Proposamenaren eta zuzenketen eztabaida eta ebazpena.
1981.03.18
6
07:55

Jatorrizko ekimenak

01\11\02\01\00013Sindikaritza erakundeak agian Aceriales S.A.ren Arduratze Batzordean egoteari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (01:30)Bideoa ikusi

Infante Escudero, Juan (EE LT) (01:44)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:48)Bideoa ikusi

Bergara Etxebarria, Josu (NV LT) (02:00)Bideoa ikusi

Jauregui Atondo, Ramón (SV-ES LT) (02:08)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:13)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:17)Bideoa ikusi

Bergara Etxebarria, Josu (NV LT) (02:19)Bideoa ikusi

Testua

Ondoren, Gai-zerrendako laugarren puntuari ekingo
gatzaizkio. Euskal Sozialistak legebiltzar-Taldeak
sindikaritza-indarrak "Aceriales, S.A."ren arduratze-
batzordean egoteari buruz egindako legez besteko baten
saloa. Eta horri egindako Zuzenketa-eskeak aztertzea, eta
erebakia hartzea.

Honako hau da gaur goizeko Taldeburu-Batzordean onartutako
ihardunbidea: lehenengo, legez besteko baten saloa
irakurtzea; bigarren, zuzenketa-eskeak irakurtzea;
hirugarren, salogilearen hamabost minututako eskuharmena;
laugarren, edukiari nahiz zuzenketa-eskeei buruz aritzeko
eska dezaten Taldeen eskuharmena, hauena ere hamabosna
minututakoa; boskarren, salogilearen agizko erantzuna;
seigarren, ohizko boto-emanketak eta, zazpigarren, boto-
adierazpen txanda bakarra, berriro diot, txanda bakarra.

Irakurketak bazter utziz, ondoren salogilearen
eskuharmenera joko dugu. Jauregi jauna da hizpidearen jabe.

JAUREGI ATONDO Jaunak: Lehendakari jauna, ahaldun jaun-
andreok, altzairu bereziekiko enpresen industria-
birrantolaketari buruzko gai honekikoan gure Taldeak
Legebiltzar honi legez besteko baten saloa onartzearen
saloa egin zion; eta salo horren bidez, alor honen
industria-birrantolaketarekiko bidean sindikaritza-
elkarteek arauz eta benetan eskuar zezaten nahi zen.

Jaun-andreok dakizuenez, dekreto batean -1980garreneko
Urriaren 3ko Errege-Dekretoan-, altzairu berezien alorraren
azterlanerako, birrantolaketarako ihardutze-modu bitxi
samarra jarri zen. Herri-arduralaritza espainiarrean
zenbait hilabetetan bideraketaren gai dena da; beste
industria-alorren industria -birrantolaketaren aipamen
egiten duten ituneketak dira; eta, harrigarriro,
Jaurlaritza espainiarrak alor honi buruzko dekretoa eman
zuen; dekreto horrek, altzairu bereziekiko alorraren
industria-birrantolaketa, ez bitariko edo hirutariko -
herri-arduralaritza, sindikaritza-elkarte eta ugazabak-
elkarrizketen baitan, horretarako sortzen zen Arduratze-
Batzordearen baitan baizik, egitea zuen xede. Eta egokia
delakotzat jo