Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Galdera, Unai Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, euskal atunontziek, "Alakrana"-k bezala, Somaliako itsasertzearen aurreko nazioarteko uretan arazorik gabe arrantza egitea izate aldera egin asmo dituen ekintzei buruz
2009.10.09
17
04:43
Deialdiko hamabigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00075Euskal atunontziek, "Alakrana"-k bezala, Somaliako itsasertzearen aurreko nazioarteko uretan arazorik gabe arrantza egitea izate aldera egin asmo dituen ekintzei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (13:01)Bideoa ikusi

Eusko Jaurlaritza, lehendakaria (13:03)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (13:05)Bideoa ikusi

Eusko Jaurlaritza, lehendakaria (13:07)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: "Galdera, Unai
Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, euskal atunontziek, 'Alakrana'-k
bezala, Somaliako itsasertzearen aurreko nazioarteko uretan
arazorik gabe arrantza egitea izate aldera egin asmo dituen
ekintzei buruz".

Rementeria jaunak du hitza.

REMENTERIA MAIZ jaunak: Presidente andrea, lehendakari,
egun on.

Pasa den irailaren 9an zure Gobernuko ordezkariek,
departamentuko ordezkariek, Anabac eta Opagac elkarteek
egindako eskaerak justuak zirela adierazi zuten, eta
atunontzientzako infanteak hara bidaltzeak ez zuela
horrelako arazorik suposatu behar Espainiarekiko.

Egun berean Defentsa ministroak adierazi zuen, egun berean,
9an, hori ezinezkoa zela. Hori esanik, zure Gobernuak hori
hartzen du eta inolako ekintzarik egin barik ikusten du
seguritate pribatua dela, antza, irtenbide bakarra.

Nik, lehendakari jauna, galdetzen dizut ea zer egingo duzun
atunontzi horrek, Alakranak, alegia, eta hori bezala han
lanean ari diren beste guztiek, arazorik gabe arrantza egin
ahal izan dezaten.

Nik badakit zuk propaganda-lana egin zenuela Barroso
jaunarekin elkartu zinenean eta Espainiako atunontzien alde
gehiago inplikatzeko esan zenionean, baina esan behar dizut
inplikazio handiago hori Espainian ere eskatzeko, uste
baitut arazo honen konponbidea eurek dutela.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Rementeria jauna.

Jarraian, lehendakari jaunak du hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (López Álvarez): Bai,
Rementeria jauna, oso labur, uste baitut atzo behar adina
hitz egin genuela gai honi buruz, eta iruditzen zait
batzuen eta besteen jarrerak eta jarduerak argi geratu
zirela.

Izan ere, hizpide duguna ez da oraingo arazoa. Orain dela
hamabost urte baino gehiago hasi ziren piratak nazioarteko
uretan arrantzan aritzen diren edo nazioarteko uretan
dabiltzan ontziei eraso egiten Indiako ozeanoko toki
horretan, eta Jaurlaritatik gai honi heltzeko erabakiak
hartu diren lehenengo aldia da hau.

Izan