Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, jurisdikzio unibertsalaren printzipioari eusteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.10.15
18
09:19
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00020Jurisdikzio unibertsalaren printzipioari eusteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (10:55)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:06)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (11:10)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (11:16)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (11:19)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:24)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (11:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:32)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (11:36)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (11:39)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:42)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (11:44)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (11:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:48)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mistoa-Ezker Batua
Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, jurisdikzio unibertsalaren printzipioari
eusteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Arana jauna, zurea
da hitza.

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Egun on guztioi.

Ekimen hau joan zen ekainean aurkeztu genuen, Diputatuen
Kongresuko Justizia Batzordearen baitan bulego judizial
berria ezartzeko auzibideko legeria eraberritzeko lege-
proiektuaren inguruan egin zen eztabaidaren beroan. Horixe
izan zen esparrua.

Hasieran eztabaida baketsu bat izan behar zena, zenbait
arau prozesalen inguruan, bat-batean Botere Judizialaren
Lege Organikoak bere 23. artikuluan jasotzen duen
nazioarteko jurisdikzioaren mugapenaren inguruko eztabaida
bihurtu zen.

Are gehiago, zalantzarik gera ez zedin testuaren
aldaketaren inguruan adostasun handia zeukaten taldeen
intentzioez, nazio-egoeraren inguruko azken eztabaidan
ebazpen bat onartu zen, 19.a hain zuzen, non PSOE, PP, PNV
eta CiUren bozekin nazioarteko jurisdikzioaren heriotza
ziurtatzen zen, behintzat orain arte ulertzen genuen
bezala.

Mugapen berriarekin bidetik, nazioarteko komunitaterako
guztiz kaltegarriak eta ankerrak izateagatik estatuek
edozein egoeratan jazarri behar dituzten krimen jakin
batzuk jazartzea ahalbidetzen zuen jurisdikzio
unibertsaleko aginduetako batzuk murriztu dira. Edo, argi
eta garbi esanda, jurisdikzio unibertsalaren printzipioa da
ohiko diktadoreek beren legeria nazionalean babestuta
gehiegikeriak egitea saihesteko modua.

Beraz, zigorgabetasunaren aurka borrokatzeko tresna da,
Espainiako jurisdikzioari aukera ematen diona atzerritarrek
egindako ekintzak epaitzeko, nahiz eta lurralde
nazionaletik kanpo izan, horiek genozidio, terrorismo,
pirateria, prostituzio, adingabeen galbideratze, drogen edo
pertsonen trafiko eta sexu-organoen mutilazio gisa tipifika
badaitezke, besteak beste.

Izatez, jurisdikzio