Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen aldaketa orokorra egiteko lantalde bat eratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.10.15
18
09:19
Deialdiko zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00027Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea Sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen aldaketa orokorra egiteko lantalde bat eratzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (13:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (13:56)Bideoa ikusi

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:56)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:57)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (13:57)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:58)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua, beraz: "Mistoa-Eusko
Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Irrati-Telebista Herri Erakundea
Sortzen duen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen aldaketa
orokorra egiteko lantalde bat eratzeari buruz".

Larrazabal jaunak du hitza.

LARRAZABAL ANTIA jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburua.

Badirudi ez duzula sinesten laburra izango naizenik, baina
hala izango naiz... (Barreak) Eta badituzu ez sinesteko
arrazoiak, ez dizut ezetzik esango, baina ikaragarri
laburra izango naiz; izan ere...

Asunto honetan, halako borondate zabal bat adierazia zegoen
aurreko legegintzaldian 1982ko maiatzaren 20ko lege hau
aldatzeko: EITB erakundea sortu zuen legea, ibilbide oparoa
eskaini duen legea.

Eta adostasuna adierazi didate alderdi politiko guztiek,
behintzat hala uste dut, eta, beraz, ez daukat testuan
(motibazioetan, justifikazioan) dagoena berriz hemen
errepikatzeko asmorik.

Eta proposatzen dena gauza erabat normala da: EITBren
Kontrolerako Batzordean ponentzia bat sortzea, hain zuzen
ere, lege horren berrikuspena egiteko eta behar diren
aldaketak egiteko, eta ponentzia hori sortzea legez besteko
proposamen hau onartu eta hurrengo bi asteen barruan.

Beraz, legebiltzarburu andrea, esandakoa betea dago.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Larrazabal jauna.

Jarraian, Mistoa-UPyD taldearen ordezkariak, Maneiro
jaunak, du hitza... ez du esku hartu behar. Mistoa-Ezker
Batua Berdeak taldearen ordezkariak... Eskerrik asko.

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Zure baimenarekin... Eta motz
izateko promesa hori betez, bakar-bakarrik esateko Ezker
Batuak aldeko boza emango diola proposamen honi.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Arana jauna.

Jarraian, esku hartzea dagokion taldea... Ez du esku hartu
behar, eskerrik asko. Ondoren, beraz, Euskal Talde
Popularraren izenean, Urquijo jaunak du hitza.

DE URQUIJO VALDIVIELSO jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea.

Uste dut zortzigarren puntuarekin has gaitezkeela,