Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

17
Galdera, Luke Uribe-Etxebarria Apalategi Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina, Zarauzko Irita enpresa-parkeari buruz
2009.10.23
20
05:08
Deialdiko hamazortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00088Zarauzko Irita enpresa-parkeari buruz

Izapideak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (13:26)Bideoa ikusi

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua (13:26)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (13:27)Bideoa ikusi

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua (13:32)Bideoa ikusi

Testua

Jarraian, beraz, gai-zerrendako hemezortzigarren puntuari
helduko diogu: "Galdera, Luke Uribe-Etxebarria Apalategi
Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Industria,
Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari egina,
Zarauzko Irita enpresa-parkeari buruz".

Uribe-Etxebarria jaunak du hitza.

URIBE-ETXEBARRIA APALATEGI jaunak: Bai, eskerrik asko,
presidente andrea. Zure baimenarekin eserlekutik, galdera
emanda bezala emateko. Mila esker.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Uribe-Etxebarria jauna.
Jarraian, sailburu jaunak du hitza.

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA MERKATARITZA ETA TURISMOKO
SAILBURUAK (Unda Barturen): Egun on. Galdetzen duzu ea
Sprilur sozietateak zergatik egin dion uko Zarauzko Irita
enpresa-parkearekin hartuta dituen konpromisoak betetzeari,
eta nik esango dizut Sprilurrek ez diola uko egin hartutako
konpromiso bakar bati, eta, gainera, ez duela halakorik
egiteko asmorik. Parke horren sustapena abian dago eta, guk
dakigunaren arabera, Zarauzko industrialdeak dituen hiru
bazkideek, hau da, Administrazio autonomikoak (akzioen % 51
duenak), Gipuzkoako Foru Aldundiak (akzioen 24,5 duenak)
eta Zarauzko Udalak (akzioen 24,5 duenak), hartutako
konpromisoak betetzeko asmoa dute. Horixe da Sprilurren
asmoa.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, sailburu jauna. Jarraian,
Uribe-Etxebarria jaunak du hitza.

URIBE-ETXEBARRIA APALATEGI jaunak: Bai, eskerrik asko,
presidente anderea. Sailburu jauna. Denek dakizuen bezala,
edo sailburuak behintzat bai, Irita enpresaguneak 44.000
metro karratuko parkea nahi du izan, eta horr, erantsi
behar dizkiogu beste 14.000 metro karratu berdegunea
berreskuratzeko inguruan. Zarautzko herriak, Udalak aho
batez hartu baititu beti bere erabakiak, eta eskualde osoa
proiektu honen atzetik ia-ia 10 urte jada badaramazki. Eta
azken urte hauetan batez ere, eta bereziki 2007tik hona,
pauso erabakiorrak eman dira denen partetik proiektu oso
garrantzitsu hau gauzatzeko.

Baina hara non orain Eusko Jaurlaritzak, dirudienez -berri
ona izango