Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Arantza Aurrekoetxea Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, euskal hezkuntza-sisteman euskararen irakaskuntzaren emaitzak hobetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.11.12
23
08:01

Jatorrizko ekimenak

09\11\03\00\00017Euskal hezkuntza-sisteman euskararen irakaskuntzaren emaitzak hobetzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (12:30)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:39)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (12:44)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT)

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:58)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:01)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (13:10)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:16)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:17)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (13:22)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (15:49)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hurrengo puntuarekin jarraituko dugu. Gai-
zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Arantza Aurrekoetxea
Bilbao Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, euskal hezkuntza-sisteman euskararen
irakaskuntzaren emaitzak hobetzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Aurrekoetxea andreak du hitza.

AURREKOETXEA BILBAO andreak: Egun on, Legebiltzarreko
mahaiburu andrea. Euskara eta gaztelania, biak ditugu
hizkuntza ofizialak. Euskara berriz gure hizkuntza da,
euskaldunon hizkuntza, eta hizkuntza gutxitua era berean,
gaztelaniaren aldean hiztun gutxiago dituena. Euskaldun
hiztunak gero eta gehiago dira, bai euskaraz dakitenak eta
bai euskara erabiltzen dutenak ere, baina oraindik egoera
soziolinguistikoak desberdinak direlako udalerri batetik
bestera, hiri batetik bestera eta zonalde batetik bestera,
diferentziak handiak dira oraindik gaztelaniarekiko. Horren
ondorioz, euskaraz egiteko gaitasun eta aukerak desberdinak
dira herritar batzuk eta beste batzuen artean.

Desberdintasun horiek gero eta txikiagoak izan daitezen,
neurriak hartu behar ditu hizkuntza-politikaz arduratzea
dagokion gobernuak. Neurriak hartu behar ditu euskaraz egin
nahi duten herritarren hizkuntza-eskubideak eta gaztelaniaz
egin nahi dituztenenak berdinak izan daitezen. Horrek dakar
nahi eta nahi ez euskararen aldeko ekintza positiboa
neurrietan eta mezuetan ere. Euskara sustatzea, indartzea,
hori egin behar da, euskara sustatu eta onartu, baina baita
euskararekin lotutako mezu positiboak zabaldu ere. Edukiak
eta irudia. Hartzen diren neurri interesgarri guztiak
hutsaren hurrengo bihurtu eta ezerezean geratu daitezke
euskara gehiegikeriarekin, inposizioarekin edo askatasun
faltarekin lotzen saiatuz gero behin eta berriro.

Hezkuntzan ere neurriak hartu behar ditu Administrazioak,
ikasleen hizkuntza-eskubideak bermatu daitezen, legean
jasotako elebitasuna errealitate bihur dadin ikasle
guztientzat. Eta neurriak ez eze, mezu positiboak, esan
bezala erakargarriak,