Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak, baita legeak arlo horretarako aipatzen duen legeriak ere, kontratuak egiteko ezartzen dituen debekuak eta abstentzio- eta ezespen-kasuak arautzeko beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.11.19
24
05:08

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00068Sektore Publikoko Kontratuen Legeak, baita Legeak arlo horretarako aipatzen duen legeriak ere, kontratuak egiteko ezartzen dituen debekuak eta abstentzio- eta ezespen-kasuak arautzeko beharrari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:30)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:42)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:46)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (12:50)Bideoa ikusi

Ezenarro Egurbide, Aintzane (Aralar LT) (Eserlekutik) (12:51)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (12:52)Bideoa ikusi

Urkiola Alustiza, Ane (NV LT) (12:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:04)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:10)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (13:11)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:13)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mistoa-UPyD legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, Sektore
Publikoko Kontratuen Legeak, baita legeak arlo horretarako
aipatzen duen legeriak ere, kontratuak egiteko ezartzen
dituen debekuak eta abstentzio- eta ezespen-kasuak
arautzeko beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen izenean, Maneiro jaunak du
hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Hizpide dugun legez besteko proposamena nahiko luzea da
arrazoibidean, bai eta nahiko teknikoa ere, eta ahalik eta
ongien azaltzen saiatuko naiz, nahiz eta pentsatzen dudan
talde bakoitzak jadanik erabakita izango duela zer bozkatu.

Azken hilabeteotan, eta uste dugu beti hala izan dela,
administrazio publikoetan, baina gehienbat administrazio
autonomikoetan eta udal-administrazioetan, kasu askotan
egiaztatu ahal izan da objektibotasun- eta inpartzialtasun-
irizpideak ez direla betetzen, edota ez direla behar adina
betetzen, administrazioen kontratazioan; izan ere,
kontratuak esleitzen zaien hainbat enpresa eta
sozietatetako administratzaileak, goi-zuzendariak,
ordezkariak edo ahaldunak eta partaidetzen titularrak dira
Administrazioan kontratatzeko erantzukizuna dutenak edota
eragin zuzena eta erabakigarria dutenak kontratazio-organo
horietan, hain zuzen ere, erakundeen organigraman duten
karguagatik, eta zenbait kasutan euren ahaideak edo
adiskideak ere ari dira kontratatzen.

Euskadiren kasuan, hor dugu egungo Osasuneko sailburuak
salatu duen eskandalu itzela.

Gure ustez nahiko argi dago zer egin behar den: ikerketa-
batzorde gutxiago eratu eta legean aldaketa gehiago egin
jarduera jakin batzuk eragozteko.

Eskandalu publiko itzel horren ondorioz, sailak jakinarazi
zuen aldatu egingo direla kontratazio-bideak, hain zuzen
ere, demokratikoagoak, parte-hartzaileagoak eta gardenagoak
izango direla ziurtatzeko. Eskandalua salatu zaienek,
berriz, legeak eta arauak erabat errespetatu izan dituztela
berretsi