Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, atxilotze-zentroetan bideoz grabatzeko sistemak instalatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.11.26
26
07:37
Deialdiko zortzigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00118Atxilotze-zentroetan bideoz grabatzeko sistemak instalatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:53)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (18:03)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (18:06)Bideoa ikusi

Martínez Martínez de Lizarduy, Mikel (NV LT) (18:09)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (18:17)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (18:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (18:25)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (18:29)Bideoa ikusi

Martínez Martínez de Lizarduy, Mikel (NV LT) (18:33)Bideoa ikusi

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (18:36)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (18:38)Bideoa ikusi

Botazioak. (18:39)Bideoa ikusi

Botazioak. (18:41)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Mistoa-UPyD
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
atxilotze-zentroetan bideoz grabatzeko sistemak
instalatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen txanda. Maneiro jaunak
du hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Aurkeztu dugun legez besteko proposamen hau Unión, Progreso
y Democracia alderdiaren idearioan eta programa politikoan
dago, eta bi puntu ditu.

Lehenengo puntuan adierazten da Eusko Legebiltzarrak
Espainiako Gobernuari eska diezaiola sustatzeko grabazio-
sistemak instalatzea atxilotze-zentro guztietan atxilotuen
nahiz polizien eskubideak bermatzeko eta grabazioak
agintari judizial eskudunaren esku egon daitezen eta
auzialdietan pertsonatutako alderdi guztiek erabili ahal
izan ditzaten.

Eta bigarren puntua aurkeztu dugu Eusko Legebiltzarrak
Herrizaingo Sailari eska diezaion onets dezala protokolo
bat, ahalik eta eperik laburrenean, atxilotze-zentroetan
irudiak eta hotsak nola jaso, erreproduzitu eta tratatu
eta, ondoren, nola erregistratu, gorde eta eskuratu
zehazteko.

Ekimenen honek -hortik hasi nahi dut- erabat aldendu nahi
du arlo honetan egin ohi diren betiko diskurtsoetatik,
normalean zeharkakoak, liskartiak eta, zenbait kasutan,
iraingarriak izaten direnak eta Estatuko Segurtasun Kidego
eta Indarrak eta Estatua bera agerian uzten saiatzea beste
helbururik ez dutenak giza eskubideekin, berme prozesalekin
eta atxilotuei ematen zaien tratuarekin zerikusia duten
gaietan nasai antzera jokatzen dutela aurpegiratuz.

Ekimen hau eraikigarria eta positiboa da, asmo horrekin
aurkeztu dugu, behintzat; eta gure ustez talde guztiek
inolako arazorik gabe asumitzeko modukoa da. Ekimenaren
xedea demokraziaren kalitatea hobetzen saiatzea da, bai
gerta litezkeen ustezko torturak edo tratu txarrak, bai
egin litezkeen gezurrezko salaketak saihesteko.

Nik uste dut ekimen hau giza eskubideak zorrotz
errespetatzen direla eta gure erakundeek