Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Drogaren aurkako ekintzetako aurre hartzezko sorozpidetzari eta birroneratzeari buruzko itaunaren ondoriozko erabaki-eskea.
1985.02.27
12
07:52

Jatorrizko ekimenak

02\11\03\00\00001Drogazalekeriaren aurkako ekintzetako aurrea hartzeko sorozpidetzari eta birroneratzeari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 9. puntua.

Hizlariak

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (00:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (00:30)Bideoa ikusi

Martínez Pérez, Alfonso (SV-ES LT) (00:38)Bideoa ikusi

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (00:46)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:56)Bideoa ikusi

Testua

Bederatzigarren gaia: “1984eko azaroaren 14eko Osoko
Bilkuran bideratu zen drogazalekeriaren aurkako ekintzetako
aurrea hartzeko sorozpidetzari eta birroneratzeari buruzko
itaunaren ondorioz Grupo Popular Legebiltzar-Taldeak
aurkeztutako aitzi-adierazpenaren eztabaidaketa eta azken
erabakia”. Legez besteko salo honi Euskal Sozialistak,
Euskadiko Ezkerra eta Euzko Abertzaleak Taldeek
izenpetutako zuzenketa-eske bat, osoarekiko zuzenketa-eske
bat aurkeztu zaio.

Talde salogilearen eskuhartzea. Mosquera jauna.

MOSQUERA MATA jaunak: Lehendakari jauna, jaun-andreok,
hemen berriz badago Batzar osoaren bat etortzearen adibide
bat beste arazo batean, eta hau dagoen arazo-sail hori dela
eta, zoritxarrez edo zorionez, mintzatoki honetan ikusiko
nauzue, askotan espero dut. Laburra izaten saiatuko naiz.

Zuek badakizue, oroituko zarete, nahiz eta denbora luzea
igaro izan, eta ez gara gu ere horren errudun -Talde
Popularra esan nahi dut-, nola 84eko azaro hartan bilkura
berean Eusko Jaurlaritzaren Osasunketa Sailaren orduko
buruari erantzun-eskea egin genion drogazalekeriaren
inguruan eta berorrek Euskal Herriko Autonomi Elkartean
zituen medikuntza eta gizarte mailako eraginen inguruan,
eta bereziki DAKek gai horretan zer jokaera eta
eraginkortasun ote zuen. Denbora pasa da, eta esan
beharrean nago hemen behintzat denborak balio izan duela
Batzar honetako talde bakoitzak gai honetaz jarrera ofizial
bat izateko, eta batez ere, aitzi-adierazpenaz baino
gehiago, gutxienekoa bait da hau, edo bere egunean
aitzi-adierazpenak bide eman zion argipide-eskeaz baino
areago, guk Talde Popular bezala hasiera hasieratik
herri-osasunketaren arazo zela, eta gainera Euskal Herriko
Autonomi Elkartearen herri-osasunketa mailako arazorik
larriena zela esaten genuenaren benetakotasunaz.

Eta guzti hau agirietan oinarritzen genuen eta halaxe
egiten jarraitzen dugu, zoritxarrez parametroak ez bait
dira aldatu, edenzalekeriaren arazoa jasaten duen edo jasan
lezakeen gaiso ugari dela eta, legezko eta