Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ETBn ingelesezko pelikulak azpitituluak jarrita emateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.12.04
27
04:38

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00077ETBn ingelesezko pelikulak azpitituluak jarrita emateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (12:06)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:17)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:21)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (12:22)Bideoa ikusi

Gorostiza Orbañanos, Carlos (SV-ES LT) (Eserlekutik) (12:24)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (12:25)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (12:30)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (Eserlekutik) (12:32)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua erretiratu egin da. Gai-
zerrendako bosgarren puntuari ekingo diogu, beraz: "Mistoa-
Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez
besteko proposamena, ETBn ingelesezko pelikulak
azpitituluak jarrita emateari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen izenean, Larrazabal jaunak
du hitza.

LARRAZABAL ANTIA jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburua.
Labur samar egingo dut, ze lehendik ere gai hau Legebiltzar
honek ezagutzen du, nahiz, nire ustez behintzat, behar
bezalako erabakia hartu gabea zuen eta gaur dirudienez
hartuko duen. Hain zuzen erabakia badago, bai, eta erabaki
hori da 1998ekoa, ekainaren 18koa, eta erabaki horrek ez du
behar hainbesterainoko lekua lortzen, ezta behar
hainbestera iristen, eta ETB2rako zabaltzen zuen bidea,
hain zuzen pelikulak, batez ere ingelesez, gaztelaniazko
azpitituluekin emateko, bide hori zabaltzen bazuen ere argi
zamar, ez zuen zabaltzen bidea behar bezala ETB1ean gauza
bera egin zedin euskaraz azpitituluak jarriz. Esan ere
esaten zen ondoren hori aztertuko litzatekeela ETBra
hedatzeko aukera moduan.

Oraingo honetan modu era bat simetriko batez ekartzen da
legez besteko proposamena. Eta legez besteko proposamenean
esaten zen hiru hilabeteren barruan ingelesezko pelikulak
programatzea eskatzen zitzaiola EITBko zuzendaritzari, eta
hor bai gaztelaniazko nahiz euskarazko azpitituluak
erabilita; beraz, euskaraz, euskaraz ematen den katean eta
erdi katean, eta gaztelaniaz, gaztelaniaz ematen den katean
eta beste erdi katean.

Helburua garbi da zein den. Ez da nahiko esatea
eleaniztasuna sartu nahi dela hezkuntza-sisteman. Eta ez da
nahikoa esatea hezkuntza-sistemaren eraginez-edo gazteak
eleanitz bihurtu, gutxienez ingelesarekin eta ahal baldin
bada frantsesarekin ere bai, eta gero, hori gauzatzeko,
hori praktikatzeko, hori eguneratzeko, hori behar den
moduan kalean erabiltzeko laguntzarik eman ez. Ze
eleaniztasuna ez da hezkuntzan bakarrik ikasi eta