Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hizkuntza politika gaietan Euskal Autonomia Erkidegoaren, Nafarroaren eta Ipar Euskal Herriaren artean lankidetza sendotu eta Lankidetza-Hitzarmenaren garapen eta jarraipenerako batzordea osatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.12.04
27
04:38

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00094Hizkuntza politika gaietan Euskal Autonomia Erkidegoaren, Nafarroaren eta Ipar Euskal Herriaren artean lankidetza sendotu eta Lankidetza-Hitzarmenaren garapen eta jarraipenerako batzordea osatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (13:46)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Leturiondo Aranzamendi, Esozi (SV-ES LT) (13:52)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:55)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:56)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (14:00)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (14:01)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:04)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (NV LT) (Eserlekutik) (14:08)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:08)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euzko Abertzaleak
legabiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
hizkuntza-politikako gaietan Euskal Autonomia Erkidegoaren,
Nafarroaren eta Ipar Euskal Herriaren artean lankidetza
sendotu eta lankidetza-hitzarmenaren garapen eta
jarraipenerako batzordea osatzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Mendizabal andrea
zurea da hitza.

MENDIZABAL MENDIZABAL andreak: Eskerrik asko. Arratsalde
on, legebiltzarkideok. "Estrasburgo, 2005eko irailaren 21a.
Adituen batzordearen txostena, Hizkuntza Gutxituen Europako
Itunaren aplikazioari buruzkoa". Hitzetik hitz irakurriko
dut.

"Aurrekariak eta aurretiazkoak. Euskara Europan hitz egiten
den hizkuntzarik zaharrenetako bat da. Jatorrizko herria,
Baskoiak, Pirinioen bi aldeetan bizi ziren indoeuroparra
zabaldu aurretik. Froga toponimikoek erakusten dute
jatorrian eremu zabalean hitz egiten zela Pirinioen bi
aldeetan. VIII. mendetik XI. mendera, Iruñeko Erresuma
ezarri zenean, euskaldunek eutsi egin zioten Espainiako
egungo lurralde gehiena hartu zuten arabiarren hedapenari".

LEHENDAKARIAK: Barkatu, Mendizabal andreak. Isilik egon
zaitezte, arren.

MENDIZABAL MENDIZABAL andreak: Eskerrik asko. "X. mendearen
amaieran, Iruñeko Erresuma Nafarroako Erresuma bihurtu zen.
Nahiz eta erresumako mugak aldatu egin ziren denborarekin,
une hauetan Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta
Frantzia aldeko Nafarroa denaren zati handi bat hartu zuen.
Erdi Aroan euskara zen Nafarroako erresumako lurralde
guztian herritar gehienek eguneroko bizitzan erabiltzen
zuten hizkuntza".

Hori adierazten du aurrekarietan Europako Ituneko Adituen
Batzordeak. Eta aurrerago, itunaren aplikazio sartzen da,
eta honela dio 14. artikuluak.

"14. artikulua. Mugez gaindiko hartu-emanak. Alderdiek
konpromisoa hartzen dute a) hizkuntza bera berdin-berdin
edo antzera hitz egiten den estatuekin lotzen dituzten alde
biko eta alde anitzeko akordioak ezartzeko edo,