Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Galdera, Unai Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, "Alakrana" arrantza-ontziaren bahiketari buruz
2009.12.11
30
05:25
Deialdiko hamabigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

09\10\05\01\00131"Alakrana" arrantza-ontziaren bahiketari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (Eserlekutik) (12:10)Bideoa ikusi

Eusko Jaurlaritza, lehendakaria (12:11)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (12:15)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabigarren puntua: "Galdera, Unai
Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Alakrana arrantza-ontziaren
bahiketari buruz".

Rementeria jaunak du hitza.

REMENTERIA IMAZ jaunak: Mahaiburua, bertatik egingo dut
esposaketa. Lehendakari jauna, egun on.

47 egun dira Alakrana ontziak sekuestratuta iragan dituen
egunak; 20 egun familiakoek itxaron behar izan zutena
zurekin batzartzeko, eta 34 egun krisi-gabinete bat zuek
osatzeko. Datu hauek badakizkigu, lehendakaria. Ez dakiguna
da zein izan den zure partaidetza egun horietan; hori jakin
nahiko genuke, eta, horretaz gainera, bi piratekiko zure
partaidetza ere zein izan zen.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Rementeria jauna.

Jarraian lehendakari jaunak du hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (López Álvarez): Eskerrik asko,
lehendakari andrea.

Tonu zuhurra erabiliko dut, ez baitut nahi oso humanoa den
Alakranaren bahiketa eduki demagogiko handiko norgehiagoka
politiko bilakatzen jarrai dezan. Zentzuzko edukia eta
arrazionala izan behar du une honetan.

Begira, bahiketak iraun zuen 47 egun izugarri horietan
barrena, bahiketaren ebazpenean Eusko Jaurlaritzaren
inplikazioa erabatekoa izan zen, agerikoak diren eskumen-
mugen barruan. Zalantzarik gabe guztiok kezkatzen gintuen
eta herrialdearen lehentasun bilakatu zen gai bat
konpontzeko lan egin zuen Gobernuak. Baina zuhur egin dugu,
familiei eta armadoreei laguntzen saiatuz, konponbideak
aurkezten saiatuz eta alderdien arteko borrokarako arma
gisa erabili gabe, beste kasu batzuetan gertatu den moduan.

Gertaera dramatiko honen aurretik ere inplikatu egin ginen.
Gogora ekarri nahi dut Atunontzi Izoztaileen Nazio
Elkarteak eskaera egin zuela armadoreen eta Ingurumen,
Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren
arteko bileraren bidez. Eskaeraren ostean, Atalanta
Operazioaren segurtasun-neurrien inguruan armadoreek
zituzten kezkak jakinarazi nizkion Estatuko Gobernuari eta
segurtasun pribatuak