Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mistoa-Ezker Batua Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza "Alakrana" kasuagatik zentsuratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.12.17
31
06:01
Deialdiko lehenengo puntua

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00153Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza "Alakrana" kasuagatik zentsuratzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (10:34)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (10:41)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (10:50)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:58)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (Eserlekutik) (11:03)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (11:05)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (11:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:20)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (11:25)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (11:27)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (11:32)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Mistoa-Ezker Batua
Berdeak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza
'Alakrana' kasuagatik zentsuratzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldearen ordezkariak dauka
hitza. Arana jauna, zurea da hitza.

ARANA ETXEZARRETA jaunak: Egun on berriro. Eskerrik asko,
presidente andrea.

Alakranaren bahiketaren amaierak, seguru asko, Patxi
Lópezen kabineteak, Eusko Jaurlaritza berriak, orain arte
aurre egin behar izan dion egoerarik zailenetako bat itxi
zuen.

Maniobrarako marjina mugatu samarra izanda, hori ez dugu
ukatuko, Gobernu autonomoa Gobernu zentralaren lorratza
jarraitzen ahalegindu da kalte handirik jasan gabe
ekaitzetik onik ateratzen saiatzeko. Jendaurrean ez du
Madriletik hartutako erabaki bakar bat ere jarri zalantzan
(batzuk, gainera, erabat gaitzetsi dira Euskadin) eta
bakarrean ere, guk dakigunez, ez.

Zure kabineteak -lehendakaria ez dago, baina, Gobernuko
jaun eta andreak- hasieratik erabaki zuen profil baxua
izatea krisialdi honetan. Senideen egoerari gaizki eta
berandu egin zenioten aurre, eta zenbait unetan, gainera,
orientazio-gabeziaren irudia eman zenuten eta saiatu
zineten efektu-kolpeekin estaltzen.

Ezker Batuak ekimen honekin Espainiako Gobernua eta Eusko
Jaurlaritza salatu nahi ditu 30 arrantzaleen, 36 pertsonen
bizitza arriskuan zegoenean, krisialdiaren aurrean izandako
jarrerarengatik.

Izan ere, Espainiako Gobernuak Alakranako tripulatzaileak
bahituta egon ziren 47 egunetan jarraitu zuen bidea
umorezko sketch baterako gaia izan zitekeen baldin eta gaia
hain larria izan ez balitz, eta nik uste dut gaiaren
larritasunak Ganbera honen aldetik gaitzespena merezi
duela.

Puntu honetan gogorarazi nahi dut bahiketaren hasieran
alderdi guztiok zain egin ginela ea Gobernua nola aritzen
zen. Are gehiago, lehendakariak talde guztioi eskatu
zigunean bahiketa konpondu arte kritika politikoa alde
batera uzteko, horrela egin