Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, torturari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2009.12.17
31
06:01
Deialdiko laugarren puntua

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00136Torturari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (13:32)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:47)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:52)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (13:55)Bideoa ikusi

de Urquijo Valdivielso, Carlos M.ª (PV-ETP LT) (14:01)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (14:04)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT) (14:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (14:14)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:21)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (14:23)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (NV LT) (14:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:29)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mistoa-Eusko Alkartasuna
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
torturari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda, Mistoa-Eusko
Alkartasuna taldearen ordezkariak dauka hitza. Larrazabal
jauna, zurea da hitza.

LARRAZABAL ANTIA jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburua.

Saiatuko naiz labur samar egiten, ordu bat eta erdiak jota
daudelako. Eta lehenbizi, legez besteko proposamenaren hiru
puntuetara iritsi aurretik, zergatia adierazi nahi dut.

Legebiltzarraren aurrekariak aztertu ondoren, Legebiltzarra
torturaren aurka dago. Nor ez dago torturaren aurka? Baina
torturak segitzen du.

Nazioarteko erakundeen txostenetan, tortura herrialde
askotan bizirik dagoela, eta modu kezkagarri batez gainera
bizirik, jasotzen da, eta horren aurka egiteko ekimenak
sustatzea ere eskatzen da. Eta Espainian ere bai. Nahiago
genuke Espainiako Estatuan torturarik ez izatea, baina,
itxura guztien arabera, oraindik ere bai. Eta errealitatea
ez da desagerrarazten ez dagoela esanez; alfer-alferrik da
esatea ez dagoela, baldin badago. Eta ez naiz sartuko
eztabaida antzuetan, ez naiz inola ere sartuko eztabaida
antzuetan.

Baina, jaun-andreok, legebiltzarkideok, kasurako,
adibiderako, atzo bertan Egunkariaren auzian salatutako
torturak sinesgarriak dira, bai edo ez? Nire ustez, ez dugu
zalantzan jartzen Uria, Otamendi, Torrealdai eta Oleaga,
edo Oleagaren txorkatila tartean, torturatuak izan zirela.
Pertsona orekatuak dira, ez dute hitz egiten hitz
egiteagatik, ez daude inoren obedientziapean, torturatuak
izan direla esan beharrean; ez daude asmazioetarako.

Beraz, ezezkoarekin, ez dagoela esatearekin, errealitatea
ez bakarrik ez da desagertzen, estali egiten da eta
errealitatea erreproduzitzeko bidea jartzen da. Eta hori da
moztu behar dena eta hori da legez besteko proposamen
honetan, besteak beste, hiru puntu horietako batean, moztu
nahi dena.

Eta gauza gehiago ere moztu nahi da. Ze jakina da,