Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

1
Indarkeriari buruzko adierazpena.
1985.03.14
13
00:59

Jatorrizko ekimenak

02\11\05\00\00002Indarkeriari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Hasiera eman zaio bilkurari.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:00)Bideoa ikusi

Ordena-kontu.

Olaverri Zazpe, Javier (EE LT) (Eserlekutik) (00:10)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Onaindia Nachiondo, Mario (EE LT) (00:11)Bideoa ikusi

Mayor Oreja, Jaime (GP LT) (00:22)Bideoa ikusi

Benegas Haddad, José M.ª (SV-ES LT) (00:32)Bideoa ikusi

Agirre Kerexeta, Iñigo (NV LT) (00:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:53)Bideoa ikusi

Testua


16ak eta 38 minutu direla hasi da bilkura.

LEHENDAKARI jaunak: Parlamentarikideok, gaurko ihardunaldi
honi hasiera ematen diogu. Bilkurari hasiera ematen zaio.

Indarkeriari buruzko adierazpen-saloa: “Lehenengo,
Autonomiazko Euskal Ertzaintzaren Buruzagi Gorenaren
hilketak eta, gero, ertzainek eta Telebistako langileek
jasandako tirokaketak azken egunotan erakutsi dutenez,
izuekintzak gure gizartean bizirik irauteak behin eta
berrizko arbuioa et gaitzespena gaindituz eta euskal
herriaren nahiaren goreneko adierazle dugunak, hots, bere
Legebiltzarrak, jarrera zentzuzko eta bidebatez gogorra
hartzea eskatzen du.

“Eusko Legebiltzarreko Taldeburu-Batzordeak, ahobatez,
indarkeriaren eta izuekintzen demokraziazko erakundeekiko
aurrez-aurreko iraupena, zuriztapiderik ez izateaz gainera,
euskal herriaren erabateko gehiengoarekiko uko eta arbuio
garbitzat jotzen du.

“Utzi ezineko eginbehar deritzo Autonomia-Elkarteko
erakundeek bakearen aldeko ekintzan artezpide dituzten
oinarri-irizpideak herritar guztiei adierazteari, eta bai
herritar guztiei bakoitzak berari dagokion alorrean
indarkeria eta izuekintzak errotik kentzeko bere laguntza
eman dezatela eskatzeari ere.

“Horiegatik guztiagatik Taldeburu-Batzordeak, ahobatez,
Erakundegoaren alorreko adierazpen hau dakarkio aurrera
Legebiltzarraren Osoko Bilkurari.

“Herriaren nahia botoek emandako legezkotasunez adierazteko
demokraziazko eta askatasunezko hauteskundeetan
izendatutako euskal herriaren ordezkariok.

“Lehenengoa: ETA euskal herritarren nahia adierazteko nor
ez dela salatu eta, beraz, herriak bere ordezkaritza eman
dien politika-alderdiek, Eusko Jaurlaritzak, eta hala
dagokionetan Erresumakiak baino eztabaidatu behar ez
dituzten politika arazoekiko itunebidegile izan nahiari uko
egiten diogu.

“Bigarrena: Herri honetako biztanleek Autonomia-Estatutoa
gehiengoz onartzerakoan erakutsitako nahiarekiko
leialtasunari zinez eusteko gu guztion asmoa adierazten
dugu, Estatutoa erabat egiteratzeak izan behar bait