Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Basurtoko eritetxeari buruzko legez bestekoaren saloa.
1985.03.22
14
06:10

Jatorrizko ekimenak

02\11\02\01\00023Basurtoko Eritetxeari buruz.

Izapideak

G.Z.ko 2. puntua.

Hizlariak

Lertxundi Barañano, Roberto (EE LT) (02:12)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Ariz Bidondo, Ana (SV-ES LT) (02:27)Bideoa ikusi

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (02:40)Bideoa ikusi

Mosquera Mata, Pablo Alejandro (GP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:14)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Punto segundo del orden del día: "Debate y resolución
definitiva en relación con la proposición no de ley
formulada por el Grupo Parlamentario Euskadiko Ezkerra,
sobre el Hospital de Basurto".

Bigarren gaia: "Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeak
Basurtoko Eritetxeari buruz egindako legez bestekoaren
saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia". Eskuhartzeak 15
minutukoak izango dira talde salo-egilearen aldetik eta 10
minutukoak beste taldeen aldetik. Talde salo egilea.

Lertxundi jaunak du hizpidea.

LERTXUNDI BARAÑANO jaunak: Egunon, Lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok. Legez besteko baten salo
honekin, bere sorozpidetza eta gizarte egoerari dagokionez,
herri honetan garrantzitsua den eritetxe baten arazoa
aztertuko dugu, eta arazo hau, gure herriko osasun politika
sailarekin zerikusia duen egoera baten adierazpena besterik
ez da.

Arazo honek izugarri kezkatzen du gure taldea, zeren
ulertzen bait dugu, azken aldi honetan, azken denboraldian,
osasunaren alorrean herri diruezarketaren murriztapen
ihardutze modu baten aurrean gaudela. Nik gogorarazi nahi
dizuet, adibidez, 85. urterako Espainiar Erresumako
Guztizko Diruegitamuetan, osasun alorrean ohartemandako
diruezarketa, defentsan ohartemandako diruezarketa baino 34
aldiz txikiagoa dela -honi buruz hitz egin genezakeen baita
beste zenbait atal gizartekoiren eretzean ere-, baina,
horrekin batera, zalantzarik gabe eta funtsezko xehetasun
eta gai bezala, Insalud-en aldetik, xahupideen etengabeko
murrizketa, aurrerako pausuak, batzuetan alde bateko esku
zorro baterako eta beste batzuetan besterako balio duten
proposamenak, adierazten dituen ihardutze modua dago. Esan
nahi dizuet, gure herrian, Insalud-ek, adibidez, Mendaroko
Eritetxearen eraiketari ekin ziola, ondoren geldiarazi egin
zen; Miranda de Ebron 150 ohe izango zituen eritetxe baten
deia iragarri zen, une honetan Arabako lurraldeak
eskeintzen duen erantzumen eremuaren antzekoa; aldaketak
egin dira Galdakaoko Eritetxearen