Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Barne-merkatuko zerbitzuen gaineko (2006/123/EE) direktiba Euskadin aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.02.11
36
04:56

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00139Barne-merkatuko zerbitzuen gaineko (2006/123/EE) direktiba Euskadin aplikatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (10:33)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (10:46)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (10:55)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:05)Bideoa ikusi

Maeztu Perez, Daniel (Aralar LT) (11:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (NV LT) (11:14)Bideoa ikusi

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (11:21)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (11:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:30)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euzko Abertzaleak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Barne-merkatuko zerbitzuen gaineko (2006/123/EE) direktiba
Euskadin aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Uribe-Etxebarria
jaunak du hitza.

URIBE-ETXEBARRIA APALATEGI jaunak: Eskerrik asko,
presidente anderea. Egun on guztioi.

Tira, ez da lehenengo aldia Legebiltzarrean barne-merkatuko
zerbitzuen gaineko zuzentaraua aztergai duguna. 2005eko
abenduaren 14an gai honi berari heldu genion
Legebiltzarrean, Bolkestein zuzentaraua izenarekin ezaguna
zen testua medio, gaiaz arduratu zen komisario daniarra
gogora ekarriz.

Kasu hartan zuzentarauaren edukiaren inguruko jarrera
adierazi genuen. Gogoan izango duzuenez, zuzentarau haren
inguruan protesta ugari eta mobilizazio asko egin ziren
Europa osoan.

Zerbitzuak emateko askatasunaren esparruan, ingurumen-
eskubideen, laneko eskubideen eta kontsumitzaileen
eskubideen ingurukoa izan zen polemika handiena sortu zuen
zuzentarau-proiektuaren puntuetako bat. Zorionez, alderdi
hori egoki konpondu ahal izan zen, eta horrek izugarri
poztu gintuen. Jatorriko herrialdearen printzipioak
langileen lan-baldintzen eta laneko eskubideen
ezegonkortasun larria sortuko zukeela uste dugu. Eta hori
ezin du bere gain hartu Europak.

Gogoan izan kasu hartan guk egiaz zerbitzuen sektorerako
merkatu erreala sortu behar zela defendatu genuela, baina
hori ez zela edonola egin behar edo ez zela norbaiti egoki
iruditutako edo bururatutako moduan egin behar. Orduan esan
genuenez, gure aburuz, identitate soziala bermatu behar
zen, Europaren eredu soziala. Izan ere, hala ez bada,
Europa ez da Europa izango, beste edozer baizik.

Zuzentaraua 2006ko abenduaren 28an sartu zen indarrean,
baina orain dela aste gutxi batzuk hasi da aplikatzen,
zehatz esateko, joan zen urteko abenduaren 28an. Hori
kontuan izanik, ohartarazi nahi nizueke gehienetan
Batasuneko zuzentarauen transposizioa egiteko