Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, ikastetxeak oporretan direnerako astialdi-jarduerak antolatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.02.11
36
04:56
Deialdiko zazpigarren puntua

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00164Ikastetxeak oporretan direnerako astialdi-jarduerak antolatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (16:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (16:06)Bideoa ikusi

Laespada Martínez, Maria Teresa (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:07)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (Eserlekutik) (16:09)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Mendoza Larrañaga, Eider (NV LT) (Eserlekutik) (16:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:10)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euzko Abertzaleak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
ikastetxeak oporretan direnerako astialdi-jarduerak
antolatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Mendoza andreak du
hitza.

MENDOZA LARRAÑAGA andreak: Arratsalde on guztioi. Denok
dakigu zein garrantzitsua den familia, lana,
norberarentzako denbora eta baita ere besteei eskaini nahi
diogun denbora uztartu ahal izatea. Aurreko legealdietan
eremu honetan hainbat urrats eman izan ditugu, urrats
horiek ere badaukate beste urrats gehiago emateko aukera.
Baina gaurkoan hemen hona ekarri duguna izan da, hain
justu, udan, oporraldietan, baita Gabonetan ere, badakigu
zein zaila izaten den kasu askotan, umeek eskolarik ez
daukaten garaietan, ume horiei programak eta zerbitzuak
ematea. Leku batzuetan badago eskaintza, guztietan ez.

Hori horrela izanik, aurreko II. Familia Planean gure
taldeak ebazpen-proposamen bat egin zuen zortzigarren puntu
bezala, eta hor eskatzen zen, hain justu, eskola-
oporraldietan zerbitzuak eta programak eskaintzeko aukera
hori. Hori horrela izanik, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat
onartu zuen, aukera hori gauzatua izan zedin, izan ere
horrelako zailtasunak ere bagenituen, hau da, eskolak ezin
dira oporraldietan ireki, baldin eta dekretu bat aurretik
onartzen ez baldin bada. Hurrengo urrats bezala eta
Legebiltzar honetan onartu ziren hainbat eta hainbat legez
besteko proposamenen ondorio bezala, Familia Legean, hau
da, abenduan bertan, onartu zen 20. artikuluan lehen
paragrafoan esaten zen programak eta zerbitzuak bultzatu
behar zirela, oporraldietan haurrek programa eta zerbitzu
batzuk izan zezaten, hain justu gurasoek ere lana eta
familia uxartzeko aukera izan zezaten.

Hori horrela izanik, gure taldeak galdera bat egin zion
Gobernuari ea nola gauzatzeko asmoa zeukaten. Gure sorpresa
izan zen, printzipioz ez zeukatela horrelako asmorik,
hurrengo familia-planerako utzi nahi zuten gauza