Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, enplegatu publikoen administrazioen arteko mugikortasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.02.25
39
07:23

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00163Enplegatu publikoen administrazioen arteko mugikortasunari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:22)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (11:29)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:34)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (11:37)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (11:39)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (NV LT) (11:43)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:53)Bideoa ikusi

Gómez Ugalde, Ramón (PV-ETP LT) (11:56)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:59)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:01)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (NV LT) (Eserlekutik) (12:05)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:06)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mistoa-UPyD legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, enplegatu
publikoen administrazioen arteko mugikortasunari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Maneiro jaunak du hitza. (Berbotsa)

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.

Legez besteko proposamen honen helburua da Espainiako
administrazio publikoen zerbitzurako langileen
mugikortasuna ahalbidetzea, azken xedetzat hartuta...
(Berbotsa)

LEHENDAKARIAK: Barkatu, Maneiro jauna. Mesedez, baxuago
hitz egiteko eskatzen dizuet. Eskerrik asko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Esaten ari nintzenez,
proposamenaren xedea da Espainiako administrazio publikoen
zerbitzurako langileen mugikortasuna ahalbidetzea,
erabilgarri ditugun giza baliabideen aprobetxamendua
hobetzeko xedearekin.

Azkenik, euskal administrazio publikoen arteko
mugikortasunaren aipamena hartu dugu barne, logikoa denez,
eta erdibideko zuzenketa adostu dugu popularrekin eta
sozialistekin. Honakoa dio zuzenketa horrek: "Eusko
Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legegintza-
egutegian aurreikusitako euskal funtzio publikoari buruzko
lege berriaren esparruan artikula dezala administrazioen
arteko mugikortasuna, euskal herri-administrazioen artekoa,
eta azter ditzala hori ahalbidetzeko bideak beste
administrazio autonomiko batzuekin eta Estatuko
Administrazioarekin, giza baliabideak hobeto
aprobetxatzeko".

Bistan denez, Eusko Jaurlaritzak ezarri beharko du euskal
administrazioen arteko mugikortasuna gauzatzeko modua,
legegintzako egutegian aurreikusitako euskal funtzio
publikoari buruzko lege berriaren esparruan. Guk Espainiako
funtzionarioen arteko mugikortasunak behar duen bultzada
nabarmendu nahi genuen, badirudielako honakoa bezalako
garai batean, autonomia-erkidegoak eta Estatuko
administrazio orokorra bera beharrezko litzatekeena baino
gutxiago aritzen direla lankidetzan.

Gainera, badira ahalegin honen inguruko aurrekari
historikoak, funtzionarioen mugikortasuna