Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Erlijio irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.02.25
39
07:23

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00168Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Erlijio irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:07)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:14)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (12:21)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (12:29)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:33)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (12:37)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (12:41)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:49)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (12:54)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (12:57)Bideoa ikusi

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (13:03)Bideoa ikusi

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (13:05)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (13:07)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:10)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Haur
Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Erlijio irakasleak Euskal
Autonomia Erkidegoari transferitzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Aukera honetaz baliatu nahi nuke gaur gure artean diren eta
eztabaida honetan lagun izango ditugun erlijio-hezkuntzako
irakasleak agurtzeko. Eskerrik asko, eta tarte atsegina
izatea espero dut.

Proposamena egin duen taldeak izango du hitza. Euskal Talde
Popularreko ordezkariak, Oyarzabal jaunak, izango du hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
andrea. Legebiltzarkideok.

Euskal Talde Popularrak Haur Hezkuntzako eta Lehen
Hezkuntzako Erlijioko irakasleak Euskal Autonomia
Erkidegoari transferitzearen inguruko legez besteko
proposamena ekarri du Legebiltzarrera. Baina proposamen
honek badu beste helburu bat ere, Legebiltzarrean beste
batzuetan ere izan duguna: irakasle horiek gaur egun
jasaten duten ezegonkortasun-egoera ohartaraztea.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan lan
egiten duten arren, zuzenean Hezkuntza Ministerioaren
langileen kudeaketaren mendeko den irakasle-taldeari buruz
ari gara, Erlijioko irakasleei buruz. Irakasle hauek urteak
daramatzate beren egoera salatzen eta transferentzia
eskatzen, alegia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera
transferitzeko eskatzen.

Irakasle horiek zein arazori egin behar izaten dieten aurre
ere aipa genitzake bata bestearen atzetik. Hori egin nahi
dut gaur hemen. Beren egoerak, aurre egin beharreko
egoerak, zuzeneko eragina du, gure aburuz, irakasgaian,
ikasleengan, eragin zuzena duelako irakasleen motibazioan,
arazo larri batzuei egin behar izaten baitiete aurre, lan-
kontratupeko langile mugagabeak direnez.

Bajen kudeaketak ere oso hutsune handiak ditu.
Legebiltzarkideok, Erlijioko irakasleek baja hartzen
dutenean, hilabete inguru behar izaten da, eta batzuetan
hilabete baino gehiago, ordezkoa bilatzeko, eta ikasleak
eta irakasgaia