Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Mistoa-Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, hezkuntza-curriculumari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena
2010.02.25
39
07:23

Jatorrizko ekimenak

09\11\02\01\00213Hezkuntza-curriculumari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (16:55)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:09)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:19)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (17:23)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Arana Etxezarreta, Mikel (Mixto-EB LT) (17:33)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (17:37)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (17:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Larrazabal Antia, Jesus M. (Mixto-EA LT) (17:56)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (18:01)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (18:07)Bideoa ikusi

Basabe Kortabarria, Mikel (Aralar LT) (18:12)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Bilbao, Arantza (NV LT) (18:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:20)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Mistoa-Eusko
Alkartasuna legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, hezkuntza-curriculumari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txandan, Larrazabal jaunak
du hitza.

LARRAZABAL ANTIA jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburua.

Legez besteko proposamen honetan hiru puntu aurkezten dira,
Legebiltzarrak ontzat eman ditzan eskatuz.

Gauza jakina da Hezkuntza sailburu berriak Haur
Hezkuntzarako, Oinarrizko Hezkuntzarako eta Batxilergo
Hezkuntzarako curriculuak aldatzeko dekretu-zirriborroak
eman zituela ezagutzera. Eta zirriborro horiek, besteak
beste, baina, batez ere, Euskadiko Eskolako Kontseiluaren
eskuetan utzi zituela, hain zuzen ere, horrek bere iritzia
edo bere diktamena eman zezan.

Eta Eskola Kontseilua bildu, aztertu eta bere diktamena,
nolabait esateko, egin, egin zuen eta hainbat hutsune edo
aurkitu zituen zirriborro horietan, hainbat hutsune, eta
hobetzeko aholkuak ere egin zituen.

Eta aholku horiek jasoz hemen, legez besteko proposamen
honetan, hiru gauza proposatzen dira. Alde batetik, gauza
jakina da..., esan dezadan hasteko, gauza jakina da
Euskadiko Eskola Kontseiluak egindako aholkuak,
diktamenaren barruan zeuden iritziak, ikuspuntuak, ez
daukala inolako obligazio, betebeharrik Hezkuntza Sailak.
Iritziak dira, aholkuak dira hezkuntza-politika egoki bat
egin ahal izateko eta dekretu horien zirriborroak atera
behar direnean dekretuetan aldatuak izateko.

Eta Eskola Kontseiluak bere aholku eta iritziak eman
zituen, hain zuzen ere, hezkuntzaren alorrean ahalik eta
adostasunik handiena lortzeko asmoz; beraz, helburu
positiboa eta kontuan hartzekoa.

Eta gauza gehiago dago diktamen horietan, eta hortik
zergatik hartzen dira hiru ideia funtsezko? Alde batetik,
iritzi horietan eta aholku horietan Eskola Kontseiluak
esaten duelako euskarak leku berezia behar duela, arreta
berezia behar duela, bermatuta ikusi behar duela euskarak
bere burua curriculum-dekretu horietan,