Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Interpelazioa, Unai Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari egina, Urdaibaiko arroaren saneamendu-obrei buruz
2010.02.26
40
05:38
Deialdiko hamahirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

09\10\04\01\00123Urdaibaiko arroaren saneamendu-obrei buruz

Izapideak

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (13:17)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (13:26)Bideoa ikusi

Rementeria Maiz, Unai (NV LT) (13:34)Bideoa ikusi

Ingurumenaa, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (13:38)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamahirugarren puntua: "Interpelazioa, Unai
Rementeria Maiz Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako
sailburuari egina, Urdaibaiko arroaren saneamendu-obrei
buruz".

Rementeria jaunak du hitza.

REMENTERIA MAIZ jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu anderea,
sailburu andrea, legebiltzarkideok. Sailburu andrea, kasu
honetan arinago aritu zara Urdaibaiz, eta ni ere hemen
natorkizu Urdabai eta Busturialdeaz kasu honetan ere; hain
zuzen, saneamenduari buruz. Egun hauetan, esan bezala,
Urdaibairi buruz pilo bat hitz egin da: bere egitura
sozioekonomikoaz hitz egin duzue orain ere, bere
ingurugiroaz ere hitz egin da, PRUGari buruz, eta azken
finean biosfera-erreserba izaeraz eta bere mantenuaz ere
hitz egin da.

Baina kasu honetan, batez ere bere ingurugiroa hobetzearen
alde gaudela adierazten dugunean, nola ez, derrigorrez
horrek dakar bere uren gutxienezko garbitasunaren alde
agertzen garela ere. Hori ekarri beharko luke, hau da,
bertan sortzen diren ur zikinak garbitu eta erabat
garbituta itsasora isurtzeko prest gaudela adieraztea. Eta
hauxe da, hain zuzen ere, hain entzuna den eta aho handiz
adierazten dugun Urdaibaiko Biosfera Erreserba eremuan
oraindik burutu gabe dagoen lana. Hau da, Busturialdean,
Busturialdeko hogeita bi udalerrietan, gizakiak sortzen
dituen ur zikinak oraindik segituan, inolako garbiketa
serio barik, uretara isurtzen dira, Mundakako itsasadarrera
hain zuzen.

Izan ere, behin baino gehiagotan esan dudan bezala,
biosferaren erreserbaz hitz egiten dugunean ez gara parke
natural batez ari. Zeuk esan duzu, sailburu andrea,
gizakiaren jarduera eta natura uztartzea dela helburua.
Hizpide dugun eremu horretan giza jarduerak eta jarduera
ekonomikoak bertan dagoen biodibertsitatea eta ingurumen-
aberastasuna mantendu eta leheneratzearekin uztartu behar
dira. Labur esanda, garapen iraunkorra esaten denaz ari
gara.

Eta pertsonak dauden tokian eta garapen iraunkorra dagoen
tokian, bada,